Arabako Teknologia Parkeak jardunaldi informatibo bat antolatu du “Araba Barnekintzailea 2011” programaren barruan
Jardunaldiaren xedea, ekainaren 29an egin baita Arabako Teknologia Parkean, Arabako Eraberrikuntza Industrialdearekin (CEIA) eta SEA Empresarios Alaveses-ekin lankidetzan, CEIAk martxan jarritako “Araba Barnekintzailea 2011” programa aurkeztea izan da.
“Araba Barnekintzailea” programak berritzaileen talentua piztu nahi du eta barnekintzailetza sartu enpresen filosofia eta plan estrategikoetan.
Jardunaldian 34 pertsonek parte hartu dute, Arabako Teknologia Parketik eta ingurutik etorritako erakundeetakoak (enpresa, teknologia zentro, eta abar.).