Arabako Teknologia Parkeak kanpoko argiztapen publikoa LED teknologiarekin ordezkatu eta modu optimizatuan kudeatzeko proiektua kaleratu du
Guztira, Parkeko bide ugaritan instalatutako 171 farolatako lanparak ordezkatu dituzte.
Arabako Teknologia Parkeak, Meteo for Energy enpresarekin batera, argiztapen publikoa modu optimizatuan kudeatzeko proiektua kaleratu du. Horren helburua ongizate soziala eta aurrezte ekonomikoa lortzea dira.
Arabako Teknologia Parkean energia-eragingarritasuna hobetzeko eta kontsumo elektrikoa gutxitzeko helburuarekin, Parkeko bideetan instalatuta dauden 171 faroletako lanparak LED teknologiarekin aldatu dituzte. Hala, urtean % 25eko energia-aurrezpena lortuko da.
Orain arte, kanpoko argiztapena sodio-lurrunezko eta merkurio-lurrunezko lanparek osatzen zuten eta LED teknologiara egindako aldaketak nabarmen minimizatuko du horien energia-eskaria.
Horrez gain, Parkeak, BIC Araban kokatuta dagoen eta energia berriztagarrien (batez ere, energia termosolarrarekin lotuta) orainaldiaren eta etorkizunaren inguruan lan egiten duen Meteo for Energy enpresarekin batera, argiztapen publikoa modu optimizatuan kudeatzeko proiektua kaleratu du. Horren helburuak dira ongizate soziala lortzea eta aurrezte ekonomikoa indartzea.
Kudeaketa-sistema denbora errealean Meteosat sateliteak emandako informazioarekin eta eguzki-algoritmoekin kalkulatutako argiaren arabera minutu egokian piztea eta itzaltzea doitzean oinarritzen da. Hori guztia argiztapen publikoa kudeatzen duen aginte-koadroan urruneko kontrola (telekudeaketa) jarrita egiten da. Hala, argiztapen publikoa pizteko denbora zehatza egoki daiteke eta, aldi berean, Arabako Teknologia Parkeko jarduerak modu normalean garatu ahal izateko ikuspen egokia mantentzen da. Era berean, kudeaketa-sistemak etengabe monitorizatzen ditu sareko aldagai ugariak eta erretako bonbillak kontrolatu, kontratatutako potentziak optimizatu eta baimendu gabeko kanpoko kontsumoak edo gorabeheraren batean (argindarrean etenak, adibidez) pizten diren alarmak kontrolatu ahal izateko.
Jarduera hori Arabako Teknologia Parkeak bertako instalazioetako energia-eragingarritasunaren eta iraunkortasunaren alde egindako apustu irmoaren baitan sartu behar da.