Arabako Teknologia Parkeak Korrikaren Tipi Taparekin bat egin du

Araba

Martxoaren 30ean abiatuko da Korrikaren 20. edizioa Otxandiotik. Parkeak 18. km-a hartuko du. Amaritatik 18:40an aterako da Parkea osatzen dugun guztiok euskara elkarrekin bultzatu eta une atseginaz goza dezagun

korrika PTAHorrez gain, BIC Arabak Lukotik abiatuko den 17. km-a egingo du; ondorioz, Parkeak, bertako enpresek eta langileek euskararen lekukoa 2 km-z eramango dugu.

Zuek bertan izatea nahi dugu eta, horregatik, parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Hala bada, mesedez, bidali mezu elektronikoa alava@parke.eus helbidera etorriko zaretela baieztatzeko. Hala, antolatu eta Parketik elkarrekin aterako ginateke lekukoari harrera egin ahal izateko. Anima zaitez! Tipi-tapa korrika!

Informazio gehiago.

Partekatu

Beste berri batzuk