Burmuina sakonki ezagutzeko bidaia

Gipuzkoa

BCBL eta Eureka! Museoa-ren eskutik, Burmuinaren Astea ospatzen den hirugarren urtea dugu hau, martxoaren 13tik 17ra izango dena

Ekitaldiak ekintza paralelodun bi programa eskainiko ditu: bata publiko orokorrari eta bestea ikastetxeei zuzendua

Museoan dislexiaren inguruko erakusketa dibulgatzailea egongo da ikusgai

DSC_0907-280x212Donostiako Burmuinaren Astea-n jorratuko diren gaien artean hauexek daude: garun elebidunak nola funtzionatzen duen aztertu, animalien burmuinak nola egiten duen lan ezagutu eta dislexiaren inguruan sakondu. Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) eta Eureka! Zientzia Museoa-k antolaturiko ekitaldi hau museoan izango da martxoaren 13tik 17ra eta burmuina, alor konplexua izanik, gizarteari modu sinplean helaraztea du xede.

Ekitaldian jarduera paralelodun programa bi izango ditugu. Alde batetik, publiko orokorrari zuzendua dagoena eta bestetik, ikastetxeei egokitutakoa.

Helduentzako hitzaldiak 14, 15 eta 16an emango dira, 18:30etik 20:30era. BCBL-ko adituak ikertzen ari diren gaien inguruan mintzatuko dira, neurozientzia, psikologia eta linguistikaren testuinguruen barruan betiere. Honi esker, elebidun guztiek irakurtzen berdin ikasten duten, inoiz entzun ez dugun hizkuntzan irakurtzean garunak nola egiten duen lan, edota irakaskuntza prozesuan hizkuntzak nahastea gomendagarria denentz jakiteko aukera izango dute entzuleek.

Egunero hamar bat minutuko mintzaldiak izango ditugu, galderak egiteko bost minutu osagarri izango dituztenak. Bertaratu nahi izanez gero, web orrialdean izena eman beharko duzue. Martxoaren 16ko saio orok aldibereko itzulpena izango du zeinu-hizkuntza espainolera.

Bestalde, tankera ezberdineko jarduera hezigarriak eskainiko zaizkie 6 eta 12 urte bitartekoei, egun batez zientzialari bihurtu eta garunaren egitura eta lan egiteko era modu didaktiko eta dibertigarrian ezagutu dezaten. Honez, gain, irudipen optikoak zein hainbat animaliaren burmuina ezagutzeko aukera izango dute.

Ikastetxeek erreserba egiteko Eureka! Zientzia Museoa-rekin harremanetan jarri beharko dute.

Dislexia argibide-tauletan

Aurten zenbait argibide-taula egongo dira une oro museoan eta bertan, dislexia zer den zehaztu eta burmuinak idatzitako informazioa nola prozesatzen duen, dislexiaren diagnostikoa nola egiten den eta ondorioak zeintzuk diren, dislexiak jotako pertsonari nola lagundu…bezalako galderen erantzunak izango dituzue irakurgai.

Burmuinaren Astearen inguruan

Burmuinaren Astea (Brain Awareness Week ingelesez) jendea garun ikerkuntzaren aurrerapen eta abantailez kontzientziatzeko eta gaixotasunak ekiditeko garrantziaz ohartarazteko nazioarteko kanpaina da.

Ekimena Donostian lehen aldiz orain bi urte ospatu zen. Azkeneko edizioan, 250 ikasle inguruk haurrentzako tailerretan parte hartu zuten eta 400 bat heldu bertaratu ziren mintzaldiak entzutera.

Zer da BCBL?

Basque Center on Cognition, Brain and Language Donostian kokaturik dagoen diziplina arteko nazioarteko ikerketa-zentroa da eta kognizioa, burmuina eta hizkuntza aztertzen ditu. Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen zentroa da, zientzia eta ikerkuntza sustatzeko helburuz. Gainera, BERC zentroen (Basque Excellence Research Center) artean gurea dago eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak-en (ZTBEK) barnean ere badago. Gure zentroak honako hauek ditu bazkide: Ikerbasque, Innobasque, Gizpuzkoako Aldundia eta Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco (EHU/UPV).

Eureka Zientzia Museoari dagokionez

Eureka Zientzia Museoa, Kutxa-ren Gizarte Ekintza, gure gizartearentzako kultura eta hezkuntza-baliabidea da, Donostiako Miramon Parke Teknologikoan kokaturik dagoena. Museoak ingurune erakargarria aurkeztu nahi du zientzia eta teknikarekin loturiko jardueretan parte-hartzea sustatzeko. Zientzia-dibulgazio zentroa da, adin guztietarako egokia, printzipio zientifikoak ulertzerko hezkuntza programen osagarri bezala balio du eta aisialdirako baliabide aproposa ere bada, familiarekin zein bakarrik gozatzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk