Arabako Teknologia Parkeak zerbitzuen gune berria inauguratu du eraikin nagusian

Araba

centralArabako Teknologia Parkeak enpresa-zerbitzu ugari egiten dituzten 7 enpresa sartu diren espazio berria jarri du abian eraikin nagusian.

Gune berri horren helburua Arabako Teknologia Parkean kokatuta dauden enpresei bertatik mugitu gabe zerbitzu gehiago eskuragarri izateko aukera eskaintzea da.

Espazio berrian kokatutako enpresak astean egun batean egongo dira eskuragarri. Egun horretan, aldez aurretik hitzordua adostuta, kontsulta edo zerbitzu zehatzetan interesa dutenak jasoko dituzte.

Oraingoz, Arabako Teknologia Parkeak eskaintzen duen zerbitzu berriak honako enpresa hauek biltzen ditu:

Leku Multimedia, diseinu-enpresa.

RpuntoE., marketineko, komunikazioko, erakundeen arteko harremanetako eta ekitaldien antolaketako enpresa.

SEA Arabako Enpresariak, berrikuntzarekin eta laguntzekin lotutako kontsultak lantzen ditu.

Adigest, diru-laguntzen kudeaketa eta finantzaketa I+G arloko jardueratarako.

CFP Prebentzio Zerbitzua, Laneko Arriskuen Prebentzioko zerbitzua.

Pedro Salazar abokatua, zerbitzu juridikoa.

Aidazu Audiovisuales, ikus-entzunezko zerbitzuak.

Enpresa horietako bakoitzak, gainera, 2015. urtean “prestakuntzako pilulak” izenekoak eskainiko ditu. Izaera didaktikoa izango dute eta intereseko gai ugariren ingurukoak izango dira: jarrera-higienea, lehen sorospenak, markaren irudia, laguntzei buruzko tailer praktikoa, barne-komunikazioa, marketing-plana, enpresa-protokoloa…

7 enpresa berri horiei buruzko informazioa hurrengo egunetan jarriko dugu eskuragarri gure webgunean: www.parke.eus.

Partekatu

Beste berri batzuk