Arabako Teknologia parkeak zientzia eta teknologia parkeen V. Topaketa Iberiarrean parte hartu du

Arabako Teknologia Parkeko arduradunak Madrilen izan dira urriaren 13an egindako Zientzia eta Teknologia Parkeen V. Topaketan. Ekitaldian Zientzia eta Berrikuntzako Idazkari Nagusiak, Juan Tomás Hernanik, parte hartu du eta 120 partaide baino gehiago bildu ditu, horietatik 60 dira Espainia eta Portugaleko 50 parke eta gehiagotatik etorritako ordezkariak.


Jardunaldia Madrileko Zientzia Parkean egin da eta gai hauek landu dira: bikaintasuna eta lehiakortasuna Zientzia eta Teknologia parkeetan, bioinkubagailuaren ahalmena, Parkeak nazioartekotzea eta espazio horiek sarean lan egin ahal izateko mekanismoak.

Ekitaldian, “Sello de Innovación 2011” sariak ere eman dira, Zientzia eta Teknologia Parkeen Espainiako Elkartearenak (APTE). Sariek Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren babesa dute, eta hauek jaso dituzte: Airbus Military, enpresarik onenaren mailan, eta Tecnalia Reseach & Innovation eta Adif, I+G azpiegiturarik onenaren mailan, saria partekatuta.