2011n Expoquimia-II

2011n Expoquimia itzultzen da, hori da sektore kimikoak Europako hegoaldean duen erreferentziazko hitzordua, Kimikaren Nazioarteko Urtearekin bat etorriz. Hamaseigarren edizio honetan bultzatuko da kimikaren alde zientifikoa, biltzar, jarduera eta jardunaldiz eratutako egitarau oparoan. Hitzordua azaroaren 14 eta 18 artean izango da Bartzelonan, Gran Viako Azokan, Bartzelonan (Espainia).

APTE, 03/11/2011

2011n Expoquimia-II

Antolatzaileak: Fira de Barcelona, ACC1Ó, Enterprise Europe Network, Syntens Innovate Centrum eta Generalitat de Catalunya-rekin lankidetzan.

Egingo diren jardueren artean nabarmentzen dira:

– Expoquimia I+G+b Saria 2011

– Bioteknologia I+G+b Saria 2011

– Jardunaldi Profesionalak

– Brokerave Event

APTEk Brokerage Event-en parte hartuko du eta lankidetzan arituko da, azaroaren 15ean eta 16an. Enpresa topaketa horiek xedetzat dute Europako enpresei eta teknologia zentroei partnerrak bilatzen laguntzea, proiektuetan lankidetzan aritzeko, teknologia trukatzeko eta merkataritza akordioak egiteko.

Alde biko elkarrizketen jardunaldian parte hartzea doan izango da eta aldi berean egingo da Expoquimia Aretoan, Europako enpresei laguntzeko bazkide komertzialak eta teknologikoak bilatzeko, eta lankidetzako proiektuetarakoak bilatzeko.

Jardunaldiaren ezaugarriak hauek dira:

Asistentzia: Brokeragen parte hartzea doan da. Azokara sartzea: 10 €.

Marketina: Zure profila Europa guztian zehar zabalduko da.

Sarbidea: Profilak online sartu, kontsultatu eta aldatu daitezke, eta denbora errealean baiets/ezets daitezke elkarrizketak.

Topaketak: Gure zerbitzuek 30 minutuko elkarrizketak sartzen dituzte, beste enpresa batzuekin aurretik hitzartuta.

Lekua: Bartzelonako Azoka. Gran Via esparrua.

Topaketa egunak (brokerage event): 2011ko azaroak 15 eta 16

Erregistratzeko azken eguna: 2011ko urriak 25

Elkarrizketak eskatzeko azken eguna: 2011ko urriak 31.