Arabako Teknologia Parkean egin zen gaitasun handiko adin txikikoen garapen integralerako elkartearen, Adimac-en, lehen topaketa

Araba

Joan den maiatzaren 26an Arabako Teknologia Parkean GAR, etekin intelektual handiko taldeen lehen topaketa egin zen, Teknologia Parkeak eta ADIMACek lankidetza-hitzarmena sinatu ondoren.

Arabako Teknologi Parkea, 26/05/2012

150 pertsona inguru bertaratu dituen jardunaldi honetan zehar protagonista nagusiak 4 eta 15 urte bitarteko haurrak izan dira, Erandion, Sestaon, Muskizen, Bilbaon, Legution eta Castro Urdialesen kokatuta dauden GAR ezberdinetatik heldutakoak.

Parte-hartzaile guztiek izan dute egun honetaz disfrutatzeko aukera, elkar ezagutu eta taldekako eta bakarkako ahalmenak optimizatzeko helburua duen ekintza bat elkarbanatzekoa, bide batez GARek hastapenetatik honantz eskuratu dituzten konpetentziak erakutsi direlarik.

Arabako Teknologia Parkeak hitzarmen hau bere egiteko nagusian jasotako helburuetan kokatu du. Hau, ikerkuntza zientifiko-teknologikoa enpresa mundura eta gizartera gerturatzea da, era honetara garapenak etorkizuneko ongizatean eta gizartearen aurrerapenean duen garrantziaz kontzientzia sozial bat esnaraziko delarik.

Partekatu

Beste berri batzuk