Arabiar Ligako enbaxadoreen bisita
Arabiar Estatuen Kontseiluko ordezkariak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean izan dira gaur, Euskadira egiten ari diren lehenengo bisita ofizialaren barruan. Jose Miguel Corres, Euskadiko Teknologia Parkeen presidenteak egin die harrera eta Parkeen eredua azaldu, enbaxadoreek oso interesgarri jo duten eredua hain zuzen ere.
Arabiar Estatuen Ligako kontseilua, Aljeria, Palestina, Arabiar Emirerri Batuak, Egipto, Mauritania, Yemen, Sudan, Libia, Libano, Irak, Qatar, Kuwait, Saudi Arabia, Jordania, Oman, Tunisia eta Marokok osatzen dute. Euskal enpresek herrialde hauetara egindako esportazioak 982 milioi eurokoak izan ziren 2012.urtean, euskal esportazio guztien %4,68. Azken urteotan, gero ta harreman komertzial sendoagoak daude Euskal Autonomi Erkidegoaren eta Arabiar Herrien artean. Bisita hau baliogarri izan da harreman hoiek indartzeko.