Arantza Tapiak enpresaburuen lana goraipatzeko unea dela azpimarratu du ADEGIren “Enpresaren Egunean”

Gipuzkoa

  • Arantza Tapia sailburuak iragarri du enpresa txiki eta ertainentzat esportaziorako finantza-laguntza abiarazi dutela.
  • ADEGIren “Enpresaren Eguna” Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko auditoriumean  egin da.

Enpresaren eguna_ADEGI_Tapia (Irekia)Gipuzkoako enpresarien elkartearen “Enpresaren Eguna” egin da gaur Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean, eta Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburua izan da bertan, jardunaldiari amaiera emateko.

Sailburuak enpresaburuen lana goraipatzeko baliatu du bere hitzaldia, inolako konplexurik gabe “enpresariek herria eraikitzen baitute, inbertsioak eginez, arriskuak hartuz eta lanpostuak sortuz”.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak finantzaketa programa berri bat abiarazi duela jakitera eman du Tapia sailburuak, 100 milioi euroko aurrekontua duena, enpresa txiki eta ertainei zuzendua, esportazioetan ordainketarik ezaren arriskua murrizteko eta likidezia errazteko. ETEen esportazio jarduna sendotzeko tresna bat gehiago.

“Joera aldaketara” egokitu nahi duen neurri bat da, baita euskal ekonomian ikusten ari garen “konfiantza keinuetara” ere. Sailburuaren esanetan 2014.urtean %1eko hazkundea izango du, joan den abenduan argitaratutako aurreikusopenak baino hamarreko bat altuagoa.

Lan-harremanak

Lan-harremanen alorrean, Tapiak uste du “geldialdi egoera honi amaiera eman behar zaiola eta uste dut ona dela alde guztiek hitz egiteko gaitasuna izatea” horrela urrats garrantzitsua emango litzatekelako garapenerantz eta enpleguaren sorrerarantz.

Sailburuaren hitzetan “lan-harremanak ziurgabetasun eremu batetan daude ekonomiarentzat, hain zuzen ere behar ez duen kontua”.

Partekatu

Beste berri batzuk