Arbelaitz, Gastronomia eta Zinema uztartuz Parkean

Gipuzkoa

  • Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako jatetxeak Culinary Zinema sailaren hirugarren edizioan hartu du parte.

Donostiako Zinemaldiak, bere 61.edizioan, gastronomiari egin dio tartea, hirugarren urtez, Culinary Zinema sailaren bidez. Sail honetan parte hartu duen sukaldari bakoitzak, berari zegokion egunean proiektatu den filmearekin loturiko menua osatu behar zuen. Horrela egin zuen Joxe Mari Arbelaitz sukaldariak irailaren 22an, igandez. Teresa Fabik, zuzendari suediarraren Smâ Citroner Gula filma ikusi ondoren, ikusleek Arbelaitz Jatetxean afaldu zuten, filmaren zuzendaria ere bertan zela. Pelikularen argudioa oinarritzat hartuz prestatu zuen Arbelaitzek afariko menua. Filmea, Kajsa Ingemarssonen izen bereko nobelan oinarritutako komedia erromantikoa da.

Baina hau ez da Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako jatetxeak Donostiako Zinemaldiarekin izan duen harreman bakarra. Izan ere, Las brujas de Zugarramurdi filmeko taldeak ere, Arbelaitz Jatetxea aukeratu baitu filmea aurkeztu osteko afaria egiteko.

Partekatu

Beste berri batzuk