Argentinako Nazioarteko IKT Klusterren lehen Topaketan hartu du parte Gipuzkoako Parkeak
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak, Nazioarteko IKT Klusterren lehen Topaketan izan da; uztailaren 31an eta abuztuaren 1ean Buenos Aires hirian egin den jardunaldia, Argentinako hiriburuko Barruti Teknologikoak antolatu du, Brasil, Mexiko, Panama, Costa Rica, Kolonbia eta Espainiako kluster, berrikuntza gune eta zientzia eta teknologia parteak bilduz, besteak beste: Mexikoko Klusterren Batzorde Nazionala, Bartzelona Digitaleko IKT Klusterra, Andaluziako Parke Teknologikoa, Porto Digital-Brasil, Jakintzaren Hiria-Panama, Teknologia eta Komunikazioetako Ganbara-Panama, Parquesoft-Kolonbia, Santiago de Caliko alkatetza, IKT Ministerioa-Kolonbia, InteQsoft-Mexiko eta Monterrey IKT Klusterra, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearekin batera. Esther Echaniz, Sustapen eta Transferentzia Teknologikoko arduraduna izan da Parkea ordezkatu duena.
Topaketaren lehen egunean workshop itxi bat egin zen, gonbidatutako klusterrek hartu zuten parte bertan, beren proiektuetan egindako aurrerapenei eta egungo arazoei buruz eztabaidatzeko, eta ondoren lankidetzarako proposamenak aurkezteko, hain zuzen ere garapen bidean dauden proiektuentzat baliogarri izan daitezkeen proposamenak.
Lan-jardunaldi honetatik ateratako ondorio eta proposamenak topaketaren bigarren egunean aurkeztu ziren, bertoko industriaren, herrialdeko barneko klusterren, unibertsitateen eta ganbaren ordezkarien aurrean egin zen osoko bilkuran. Topaketari amaiera emateko, banakako bilerak egin zituzten gonbidatutako erakundeen eta bertako enpresen artean.