Assistant, pertsona nagusiei hirian barrena ibiltzen laguntzen dien zerbitzu berritzailea

Bizkaia

Tecnaliak koordinatu duen proiektu honek Finlandia, Frantzia, Austria eta Erresuma Batuko beste sei bazkide ditu, eta gainera, Europako Batzordearen ko-finantzaketa jaso du Ambient Assisted Living programaren bitartez. Aurtengo udaberrian proba pilotuak egin zituzten Helsinkin, Vienan eta Donostian. 12 boluntariok aplikazioaren azken prototipoa probatu zuten bi astez.

AssistantTecnaliaAssistant sistema Europako proiektu baten barruan sortu da. Bere helburua da pertsona nagusiei edo ezintasunen bat dutenei  garraio publikoak erabiltzen laguntzea, ibilbide osoan gidatuko dituen sakelako aplikazio baten bidez. Hiru urteko lanaren ondoren, jada prest dago azken prototipoa bere funtzionaltasun guztiekin, eta 2017an merkaturatuko dute zerbitzua.

Assistant weberako nahiz sakelakorako aplikazio bat da, eta hiriko puntu batetik bestera garraio publikoz joateko behar den informazio guztia integratzen du. Dena den, beste aplikazio batzuek ez bezala, Assistant hasieratik diseinatuta dago batez ere pertsona nagusientzat eta ikusteko edo mugitzeko ezintasunak dituzten erabiltzaileentzat. Aplikazioak ibilbide osoan laguntzen dio erabiltzaileari, eta askotariko informazioa ematen dio: oinez egin behar duen bidea, zein garraiobide erabili behar duen eta zein geltokitan jaitsi behar duen. Gainera, abisuak igortzen dizkio erabiltzaileari okerreko bidea hartzen badu, eta bide alternatibo bat eskaintzen dio berehala.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk