AULA PARKES-DBS: Ekipoen liderrak, emaitzak hobetzeko

2020ko Aula Parkes programazioari buruzko informazioa bidaltzen dizuegu, Deusto Business School eta Euskadiko Parke Teknologikoen arteko lankidetzaren emaitza

Badakizu lidergo eraginkor batek isla zuzena daukala enpresa baten emaitzetan?

Lantalde baten buru zara eta bere talentua bultzatzeko beharrezkoak diren funtsezko gaitasunak zeureganatu nahi dituzu?

Une oro langilearen konfiantza eta motibazioa hauspotzen dituen lider horietakoa izatera iritsi nahi duzu?

Edizio berria

Aula Parkes: Ekipoen liderrak, emaitzak hobetzeko

Antolatzaileak: Euskadiko Parke Teknologikoak eta Deusto Business School

Nori zuzendua: Lantalde baten ardura izanik, bere talentua bultzatzeko gaitasunak hobetzeko helburua duten profesionalei zuzendua

Hurrengo edizioa: 2020ko maiatzean

Formatua eta ordutegia: 4 saio, 15:30etatik 19:30etara

Aukera ezazu zure beharretara hobeto egokitzen den lekua:

  • Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, maiatzaren 12, 19 eta 26an eta ekainaren 2an, astearteak.
  • Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, maiatzaren 13, 20 eta 27an eta ekainaren 3an, asteazkenak.
  • Arabako Parke Teknologikoa, maiatzaren 14, 21 eta 28an eta ekainaren 4an, ostegunak.

Baldintza ekonomikoak:

  • 660€ Euskadiko Parke Teknologikoen parte diren enpresetako langileentzat
  • 750€ beste enpresetako langileentzat

Informazio gehiago eta Izen-ematea