Aula Parkes – Deusto Business School aurreneko ekimena amaitu da

Araba

Euskadiko Teknologia Parkeen eta Deusto Business Schoolen baterako iniziatiba erabat arrakastatsua izan da

2016ko otsailean egingo da bigarren aldiz, eta jada prestatzen ari dira

Finalización Aulas-Parke 009Parkeetako eta beren inguruko erakundeetan diharduten hogeita bost profesional, diziplinarteko taldeen ardura duten departamentu-zuzendariak eta arlo-arduradunak gehienak, aurreneko ikasgelaren protagonistak izan dira. “Taldeen liderra izatea emaitzak hobetzeko” izenburupean, arlo akademikoko eta enpresa-arloko aditu entzutetsuek eman dituzte saioak.

María Iturriagak, Jon Segoviak eta David Ruiz de Olanok zuzendutako lau saioetan zenbait gaietan jarri dute arreta, hala nola lidergoan, talde eta pertsonen kudeaketan eta proiektu eta baliabideen kudeaketan.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko instalazioek hartutako lehenengo ikasgelak partaidetza handia izan du; bestalde, bertaratutakoak oso pozik daude, euren ustez “bikaina” izan baita.

Euskadiko Teknologia Parkeek Deusto Business Schoolekin batera bultzatutako ekimenaren asmoa da taldeak beren ardurapean dituzten profesionalen beharrei erantzun eta zuzendaritza-estiloan aldaketei bide ematea, organizazioetako emaitzak nabarmen hobetze aldera.

Ekimena abiaraztearekin batera, beste urrats bat eman da Euskadiko Teknologia Parkeen eta Deusto Business Schoolen baterako jardueran. Izan ere, bi erakundeek lankidetza-hitzarmena sinatu zuten 2013an.

Programak izan duen arrera ezin hobea ikusita, bigarren ikasgela prestatzen ari dira 2016ko otsailerako. Hiru Teknologia Parkeetan egingo da aldi berean eta, horrela, leku gehiago eskaini ahalko dira.

Partekatu

Beste berri batzuk