Austrian Cooperative Research elkartearen ordezkaritza batek Gipuzkoako Parkea bisitatu du
Euskadira egindako bi eguneko bisita-programaren barruan, ACR elkarteko (Austrian Cooperative Research) hogeita hamar kide inguru etorri dira Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkera, Donostiara. Parkeko sustapen eta transferentziako zuzendari Esther Echanizek harrera egin dio diziplina anitzeko hogei ikerketa-instituzio baino gehiago biltzen dituen elkarte austriarrari.
Hainbat bisita eta, besteak beste, Spriko, IK4ko eta Bilbao Ekintzako ordezkariekin lan-bilerak burutu ondoren, ordezkaritzak hurbiletik ezagutu ahal izan zuen Gipuzkoako Parkean gauzatzen ari den lana. Horretarako, sustapeneko zuzendariak Parkeko errealitatea erakutsi zien, baita han kokatutako enpresen potentziala, lurraldearen ekonomian duten pisua eta etorkizuneko proiektuak ere. Proiektu horietako asko jada martxan daude, dela Gipuzkoako Parkea dela bertako enpresak estatuko zein nazioarteko erreferentzia izaten jarrai dezaten.