Idec, Ingeniería y Desarrollo de Composites-ek 20. urteurreuna ospatu du

Araba

–       Gaur egun, enpresak 2 lantegi ditu eta hirugarrena irekitzea aurrez ikusi du.

–       IDECek 100 langileri baino gehiagori ematen dio zuzeneko enplegua.

–       IDECen produktuak era askotako sektoreetara bideratuta daude: aeronautika, ontzigintza, kultura-mundua edo goi mailako kirola.

idec generalIDEC Ingeniería y Desarrollo de Composites izeneko Arabako enpresak 20. urteurrena ospatu du Arabako Teknologia Parkean duen lantegian. Ekitaldi hunkigarria izan da eta erakundeetako kideek, bezeroek, laguntzaileek, unibertsitate-munduko kideek, LHko kideek eta lagunek osatutako 200 gonbidatu bildu ditu.

IDEC duela 20 urte jaio zen CEIAn bazkide sortzaileek, Jesús Hinojalek eta José Luis Leónek industria aeronautikoan zein beste sektore batzuetan bide likidoak konpositeei eskaintzen zizkieten aukerak ikusi zituztenean.

Proiektua hasi eta bi urtera, IDECek gaur egun AIRBUS Group taldean sartuta dagoen Construcciones Aeronáuticasek emandako homologazioa jaso zuen. Ondoren, IDEC FALCON F7X hegazkinean parte hartzera gonbidatu zuen eta haren ostean beste hainbat aireontzi etorri zen (C-295, EF-2000, A320, A-330, A400M, A380, A350…). Hala, IDEC sektore aeronautikoan sendotu zen.

Aeronautikako sektorean eta beste batzuetan sartu ahal izateko IDECk une hartan egindako apustuak emaitzak izan ditu José Luis León bazkide sortzaileak nabarmendu duen moduan: “EXIDE nazioarteko taldeak gure esku utzi zuen urpeko ontzien bateria-modeloen garapena eta ekoizpena, eta INDRAk gure aldeko apustua egin zuen hainbat produktutarako. NAVANTIArekin elkarlanean hasi ginen. FOKKERek apustua areagotu zuen bere kanporatze-historiako diseinuko konpositeen lehen proiektua IDECi kontratatzera ausartu zenean”.

Gaur egun, errealitate bihurtu da beste merkatu batzuetarako dibertsifikazioa era askotako sailei lotutako ekimenen bidez: goi mailako kirola ORBEA enpresarekin egindako I+G arloko proiektuaren bidez, automobilgintzako proiektuak eta kultur esparruko proiektu batzuk adibidez.

Gaur egun, IDECek Arabako Teknologia Parkean 2 lantegi ditu eta hirugarrenaren aldeko apustua egin du dagoeneko. Enpresak ehun langile inguru ditu.

Ekitaldian izan ziren beste gonbidatu batzuekin batera honako hauek: Arabako diputatu nagusia, Ramiro Gonzalez; diputatu nagusiordea, Pilar García de Salazar; Batzar Nagusietako presidentea, Pedro Elósegui; Ogasuneko diputatua, José Luis Cimiano; Eusko Jaurlaritzako Enpresetako eta Berrikuntzako zuzendaria, Aitor Urzelai; SPRIren Berrikuntzako zuzendaria, Aitor Cobanera; Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidentea, José Miguel Corres; eta SEAko idazkari nagusia, Juan Ugarte.

Partekatu

Beste berri batzuk