NEIKERek ureztatzeko eguneroko aholkularitza zerbitzu berritzailea sortu du EAEko lurralde osorako

Online aplikazio batek aukera ematen dio nekazariari ureztatzeko beharra egunero jakiteko lursailaren eta dagokion laborearen arabera

OLYMPUS DIGITAL CAMERAEAEko nekazariek gaurtik aurrera NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza berrikuntza eta Garapenerako Euskal Erakundeak diseinatutako tresna praktiko bat dute esku artean, egunero lurra ureztatzeko beharra kalkulatzeko. Erraz erabiltzeko online aplikazio bat da, eta ureztatzeko gomendioak eskaintzen ditu 50 labore mota desberdin baino gehiagotarako, EAEko edozein lekutan. Online aplikazioa doan eskuratu daiteke zentro teknologikoaren webgunean:

http://www.avisosneiker.com/c/recomendaciones-de-riego/

Ureztatzeko aholkularitza ematea oso aurrerapen garrantzitsua da EAEko lehen sektorearentzat, izan ere, NEIKER-Tecnaliako Nekazaritza eta Basoko Alerten Estazioak egunero ematen ditu ureztatzeko gomendioak, eta ez orain arte bezala astean behin. Aplikazioak beharrezko ureztapena modu malguan eta pertsonalizatuan kalkulatzea ahalbidetzen du eta, ondorioz, erabiltzaileak ureztatzeko bere estrategia definitu dezake, bere sailetako lurraren egituraren eta bertan dituen laboreen arabera.

Orain arte, NEIKER-Tecnaliako Nekazaritza eta Basoko Alerten Estazioak ureztatzeko ematen zituen gomendioak Arabako lau gunetara mugatzen ziren, eta patata eta erremolatxaren laboreetarako. Hemendik aurrera, zerbitzua EAEko lurralde osora zabaltzen da, eta artoa, leka, ortuari estentsiboak, frutak eta abar hartzen ditu.

Aplikazio berritzailea Daia Intelligent Solutions etxeak garatu du, eta laborearen balantze hidrikoaren kontsulta eta jarraipena egiteko aukera ematen du; gainera, ureztatzeko gomendioak kalkulatzeko erabiltzen diren beste hainbat aldagai ere aztertzen ditu. EAEko lurralde osoan uraren beharra kalkulatzeko, aplikazioak algoritmo bat dauka, eta algoritmo hori estazio meteorologikoak (batez ere Euskalmeten sarekoa) automatikoki esleitzen du lursailaren koordenatu geografikoen arabera.