Azti – Tecnalia elikagaien hondakinetatik energia lortzeko ikertzen ari da
Bizkaiko Teknologia Parkean kokatutako Azti-Tecnalia zentro teknologikoak biogas instalazio bat martxan jarri du, nekazaritzako elikagaien industriako hondakin eta azpiproduktuak erabiliz, energia iraunkorra lortzeko. Prozesu hori ere mesedegarria izango da elikagaien industriarentzat, bertan sortzen diren hondakinen ingurumenaren gaineko eragina murriztuko baita.