Azti – Tecnalia elikagaien industriarako I+G zentro berria inauguratu du

Bizkaia

Azti-Tecnalia euskal zentro teknologikoak nekazaritzako elikagaien industriarako I+G unitate berria inauguratu zuen atzo Bizkaiko Teknologia Parkean. Proiektuaren inbertsioa guztira 13 milioi eurokoa da eta 70 teknikari kualifikatu jardungo dira. Instalazio berriek abangoardiako teknologiaz hornitutako 13 laborategi, 1.000 m2 inguru dituen elikagaien industria produkziorako instalazio pilotu bat eta elikagaien teknologiako sukalde esperimental bat dute. Inaugurazio-ekitaldiko buru izan zen Juan José Ibarretxe lehendakariak azpimarratu zuenez, instalazio berriak I+G+B osagai nagusi duen proiektua garatzeko asmoz lanari ekin dioten pertsonak biltzen ditu, I+G+B XXI. mendean euskal industria garatzeko oinarrizko elementua baita.

Partekatu

Beste berri batzuk