Azti – Tecnalia kalitatea eta berrikuntzari buruzko ekitaldia

Bizkaia

Azti-Tecnalia Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Elikagai Politika eta Industria Zuzendaritzaren laguntzarekin batera, “Kalitatea eta Berrikuntza Bikaintasunaren zerbitzura” jardunaldi teknikoa antolatu du XIV. Kalitatearen Europar Astea dela-eta. Aipatu jardunaldia datorren hilak 27an egingo da Azti-Tecnaliako egoitza berrian, Bizkaiko Teknologia Parkean. Horren helburua nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresetan hainbat alderdiren ezarpena bultzatzea da Kalitatea eta Berrikuntza hobetzeko asmoz. Jardunaldian zehar, Azti-Tecnaliak kudeaketaren bikaintasunerako bere EFQM kudeaketa-eredua aurkeztuko du, baita Ingurumenari, Elikagaien Kalitateari eta Produktu Berriei dagokienez garapen-linea nagusiak ere.

Partekatu

Beste berri batzuk