AZTI-Tecnaliak 4 milioi euro inbertitu ditu teknologia berrietan eta 19,4 milioiko fakturazioa lortu du

Bizkaia

I+Gn gehien inbertitzen duten 11.500 enpresa espainiarren artean 50.tokian dago zentroa

AZTI-Tecnaliak eredu ekonomiko iraunkorraren aldeko apustua egin du azken urteotan, jakintza eta I+Ga merkaturako baliozko soluzio bihurtzean oinarritutako eredua. Egungo testuinguruan, non inbertsioak murrizteko joera nagusitu den, fundazioak I+Gko teknologia berrietan bere ekarpena gehitzea erabaki du, azken bi urteotan 4 milioi euro arteko inbertsioa eginez. Berrikuntzarekiko eta ikerketarekiko konpromiso honek zerikusi handia izan dute 2011n Aztik lotutako 19,4 milioiko diru sarrerarekin. Estatistita Institutu Nazionalaren azken inkestak Azti-Tecnaliaren eredu ekonomikoa aintzatetsia izan da, Estatuan I+G jarduerak egiten dituzten 11.500 enpresa eta erakundeen artean, 50.tokian kokatu baitu fundazioa.

Euskadiri dagokionez, I+G jarduerak egiten dituzten enpresa eta erakunde guztien zerrenda eginez, AZTI-Tecnaliak 9.tokia hartzen du, Berrikuntza Teknologikoari buruzko azken inkestaren arabera. Azken bi urteotan zentroak bere tokia hobetu egin du egindako lanagatik eta hartutako norabide eta estrategiari esker.

  • Iturria: Azti-Tecnalia
  • Data: 2012/05/17

Partekatu

Beste berri batzuk