Azti-Tecnaliako Nerea Sastre izan da “ERRONKA BAT PARKEARENTZAT” ekimenaren irabazlea, “Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Olinpiar-jokoak” proposamenarekin

Bizkaia

Parkeko 15 enpresatako langileen 24 proposamenek hartu du parte “Erronkaren” hirugarren edizio honetan

Parkeko zuzendaritzetako kideekin eta langileekin egindako Gabonetako topaketan egin da sari-banaketa ekitaldia

_DOM1564Badauka irabazlea Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak antolatutako “ERRONKA BAT PARKEARENTZAT” berrikuntzako ekimen irekiak. Aurkeztutako ideia guztien artean, Azti-Tecnaliako langile Nerea Sastreren “Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Olinpiar-jokoak” aukeratu du epaimahaiak.

“Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Olinpiar-jokoak” proposamena Bizkaiko Parkea osatzen duten enpresetako langileek parte hartzeko prestatutako jarduera batzuk antolatzean datza, enpresa bereko langileen beraien arteko lanetik kanpoko harremanak zein enpresen arteko harremanak sustatuz, aisiako giro eta ingurune batean elkar ezagututa, lanekoa baino giro atseginagoan, horrek hobetu egiten baititu harremanak. Taldekako lehiarako jarduerak dira, guztiak ere elkarlana eta enpresetako langileen arteko harremana sustatzera bideratutakoak; gainera, jarduera dinamikoak dira, bizi-ohitura aktiboa eta osasungarriak bultzatzen dituztenak, sedentarismoari aurre egiteko.

“ERRONKA BAT PARKEARENTZAT” ekimenaren hirugarren edizioa da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, eta ekimenaren helburua da Parkea eta enpresak hobetzen lagunduko duten ideiak identifikatzea.

Parkeko zuzendaritzetako kideekin eta langileekin egindako Gabonetako topaketan egin zen sari-banaketa ekitaldia, Baserri Antzokian. Joseba Urbieta Bizkaiko Parkeko kudeatzailea, Olatz Goitia BEAZeko enpresa-eraldaketarako zuzendaria eta BIC Bizkaiaren arduraduna, eta Xabier Diaz Lankidetza eta Zerbitzuetako arduraduna (epaimahaiko kideak) izan ziren irabazleari saria emateaz arduratu zirenak.

2018an garatuko da ERRONKA, eta 15.000 euroko diru-ekarpena egingo du horretarako Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak.

Edizio honetan, 24 proposamen aurkeztu dituzte Parkeko hamabost enpresatako langileek: VELATIA, IDE, SISTEPLANT, OWASYS, BASKEGUR, TECNALIA, LKS TASAZIOAK, AR-RACKING, CIC BIOGUNE, EUSKALIT, RETA  eta SIEMENS.

GABONETAKO TOPAKETA

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Baserri Antzokian egin zuten Gabonetako topaketa, Parkeko arduradunek eta enpresetako zuzendari eta langileek. Itziar Epalza Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusia eta Joseba Urbieta Bizkaiko Parkeko kudeatzailea izan ziren gonbidatzaile-lanetan aritu zirenak; haiekin batera, han izan ziren Parkeko 35 enpresatako ehun bat arduradun, Javier Zarraonandia Euskal Parkeen Sareko lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordea, eta Alexander Arriola SPRIko zuzendari nagusia.

 

 

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk