Aztik eta La Salve-Bilbaok lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, etc garagardo-sektoreko lider izateko zortzi berrikuntza-eta garapen-proiektu zehaztu dituzte

Bizkaia

  • La Salve-Bilbao euskal enpresak, bere historia eta ezagutza berreskuratuz, leku bat lortu nahi du Espainiako merkatuan,  berrikuntzan oinarrituta
  • AZTI —Espainiako elikagaien berrikuntzaren arloko erreferentea— I+G+Bko proiektu-multzo honetan arituko da lanean hainbat diziplinatako 10 pertsona baino gehiagoko talde batekin
  • La Salve-Bilbaok, aurreikuspenen arabera, urteko irabazien % 20 inbertituko du berrikuntzan
  • La Salve-Bilbao Km0 da proiektu nagusia: oso garrantzitsua da, tokiko produktuekiko eta ingurumenarekiko konpromisoa hartu duelako
  • 2015eko lehen hiruhilekoan, abian jarriko da Garagardoaren Institutua. Garagardoaren munduko joeren behatoki bihurtuko da
  • Proiektuak 2015eko urtarrilean jarriko dira martxan, eta hiru urtean bukatuko dira

AZTI-LA SALVE,jpg AZTIk eta La Salve-Bilbaok lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, eta, haren bidez, konpromisoa hartu dute zortzi berrikuntza- eta garapen-proiektu gauzatzeko. Proiektu horien helburua da Espainiako garagardo-sektoreko lider bihurtzea. Bi erakundeak hasi dira, dagoeneko, elkarrekin lanean, eta hala jarraituko dute 2017ra arte. AZTIko ikertzaileak arduratuko dira bilbotar produktua berrikuntzaren eta garapenaren erreferente bihurtzen elikagaien sektorean eta, zehatzago esanda, edarien sektorean.

La Salve-Bilbao euskal enpresak bere historia eta ezagutza berreskuratu nahi ditu, eta berrikuntzaren aldeko apustuagatik nabarmendu. Hori dela eta, euskal enpresak  urteko irabazien % 20 inbertituko du kontzeptu horietan, Espainiako lider bihurtzeko asmoz. La Salve-Bilbaoko sustatzaile Jon Ruizen arabera, “zortzi proiektu hauen bidez, Espainia guztiko garagardoaren erreferentzia- eta azterketa-puntu bihurtu nahi dugu Bilbo”.

Lehen ekimena eta garrantzitsuena 2016an La Salve-Bilbao Km0 merkaturatzea da. Produktu horretan, osagaien % 40 tokikoak dira, 100 kilometro baino gutxiagora jarduten duten ekoizleenak. Proiektu hau oso garrantzitsua da La Salverentzat, tokiko produktuekiko eta klima-aldaketa geldiarazteko konpromisoaren erakusgarri baita.

 

XXI. MENDEKO PRODUKTUA

La Salve-Bilbaok konpromiso honi eusten dio: bezeroek benetako garagardoa edatea eta ahalik eta informazio gehiena izatea. Halaber, AZTIk ibilbide luzea egin du herritar kontsumitzaileekin azterketak egiten eta lankidetzan aritzen elikagaien berrikuntza sustatzeko haien eskaerak eta beharrak produktu eta zerbitzu berri gisa proiektatuz.  Bi helburuek bat egiten dute erakunde bat martxan jartzeko apustuarekin: Garagardoaren Institutua. Haren helburua da bezeroei aldian-aldian informazio erabilgarria ematea. Helburu diren publiko desberdinetako ordezkariek osatuko dute erakunde hori: bezeroak, enpresako bazkideak, erakundeak eta komunikabideak. Asmoa da garagardoaren munduko joeren eta kategoria gehigarrien behatoki bat sortzea.

Beste lan-ildo bat da glutenik gabeko Europako benetako lehen garagardoa garatzea eta merkaturatzea. Produktu batzuekiko intolerantziek planteamendu berri bat sortu dute, zeliakoentzat egokia den produktu bat eskaintzea xede duena.

Ildo horri jarraikiz, AZTIk eta La Salve-Bilbaok alkoholik gabeko benetako lehen garagardoa ere diseinatuko dute. La Salve-Bilbao alkoholik gabea aitzindaria izango da produktu-gama honetan, eta  2017an egongo da eskuragarri.

Orobat, bosgarren proiektu gisa, Garagardoaren Dekalogo Sentsoriala finkatuko da, eta bi lan-ildo izango ditu: batetik, azken bezeroa ardatz izanik, kalitateko produktuak balioesteko garagardo-kultura bat modu errazean bereganatzeko kontsumo-ereduak eskaintzea; eta, bestetik, ekoizlea ardatz izanik, azken produktuen parametroak zehazteko eta haiek homogeneo bihurtzeko elementuak eta adierazleak ematea.

Dastatze aktiboen bidez garagardoaz gozatzen erakusteko plan bat sortzea da helburua.

BERRIKUNTZA-PLANA

Produktu berrien gama hori garatzearekin batera, La Salve-Bilbaoren Berrikuntza Plana (2018-2022) idazteaz eta gauzatzeaz arduratuko da AZTI. 2015ean aurkeztuko da, eta berrikuntzari lotutako kontuetan lidergoari eusteko ibilbide-orria izango da. Plan hori erabakigarria izango da zazpigarren proiektuaren planteamenduan: La Salve-Bilbao Fabrika. AZTIk plana idatziko du, eta lekua eta ekoizpen-prozesuak diseinatzen lagunduko du. Aurreikuspenen arabera, 2015eko bukaeran egongo da aktibo fabrika, eta, une honetan, kokaleku bila dabil Bizkaiko enpresa.

Azkenik, zortzigarren proiektua sukaldaritzara bideratua dago. Hitzarmenak sinatu nahi dira izen oneko jatetxeetako jabeekin, garagardoa txertatzeko bai sukaldeko lanean, bai laguntzeko edari gisa. Uztartzearen eta sukaldaritzaren munduan murgildu nahi da nolabait.

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk