Balio teknologiko handiko korporazioetako berrogei zuzendaritza-kide inguruk parte hartu dute “Enpresarako formula estrategikoak” jardunaldian

Bizkaia

Euskadiko Teknologia Parkeetako zuzendari nagusi Itziar Epalza ere egon zen

we2-28-09-2018-2Balio teknologiko handiko alorretan diharduten korporazioetako berrogei zuzendaritza-kide inguru bertaratu dira WE2k antolatutako “Enpresarako formula estrategikoak” jardunaldira.

Parte-hartzaile guztiek alderdi bera nabarmendu dute: euren enpresetako profesionalek kualifikazio altuko prestakuntza praktikoa jasotzearen garrantzia, baita premia ere. Espezializazio-maila altuko eta teknologia aurreratu berrietara egokitzeko gaitasun handiko sektoreetan aritzen diren enpresek, ingeniaritzak, esaterako, zailtasunak dituzte euren profesionalak birziklatzeko. Horixe bera da topaketa arrakastatsuan egindako egiaztapenetako bat.

Epalza eta emakumeen garrantzia

Teknologiaren eta enpresaren arloetan emakumeek geroz eta garrantzi handiagoa dutela nabarmendu du Itziar Epalzak, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusiak. Haren hitzetan, 6.300 emakumek dihardute Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. Horrez gain, Parkeak babes aktiboa ematen dio Inspira proiektuari; emakume ingeniari, enpresaburu eta arkitektoak, besteak beste, ikastetxeetara joan daitezen euren esperientzia neskei transmititzeko.

WE2

Prestakuntza-programak antolatzen ditu WORK EXPERIENCE EXPERT erakundeak, arlo oso espezifikoetako profesionalentzat. Lan-merkatuaren benetako beharretara egokitzen diren soluzioak eskaintzea du helburu.

Informazioa: PRESTAKUNTZA ETA BERRIKUNTZA TEKNIKO PROGRAMAK SEKTORE TEKNOLOGIKO ESTRATEGIKOETARAKO

Partekatu

Beste berri batzuk