Urkullu Lehendakariak Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren lana eskertu du eta bere hedadura goraipatu

Gipuzkoa

Lehendakaritzako elkartzean izan dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Zuzendari Nagusia eta Zuzendari Titularra, Oriol Roch eta Robert Treviño, hurrenez hurren

Orkestraren proiektu gehienak Bilboko Euskalduna Jauregian, Donostiako Kursaalean, Gasteizko Antzoki Principalean eta Iruñako Baluarte Auditoriumean gauzatzen dira. Proiektu horiek, eta garatzen ditugun guztiak, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean sortu eta prestatzen dira

lehendakaritza1Iñigo Urkullu Lehendakariak, Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburu eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Presidente Bingen Zupiriak lagunduta,  harrera egin die Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren arduradunei: Zuzendari Orokor Oriol Roch eta Zuzendari Titular Robert Treviño. Euskal erakundearen ordezkari nagusiek Orkestra garatzen ari den jarduera lehen eskutik azaldu ahal izan dute eta proiektuarekin duten epe luzeko konpromisoa erakutsi dute. Bere aldetik, Urkullu Lehendakariak euskal erakundea Herrialde-mailako Orkestra gisa egiten ari den lana eskertu du, eta bere hedadura nabarmena goraipatu du.

Elkartze hau bat dator Orkestraren Denboraldiaren hasierarekin. Hain zuzen, egunotan ari da inauguratzen lehen abonu-programa, Treviñok berak zuzentzen duena. Zuzendari Titularrak duela gutxi luzatu du kontratua Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren musika-arduradun nagusi gisa. Euskal orkestraren buru bigarren urtea beteko duen Denboraldi honetan abonu-programen erdia baino gehiago zuzenduko ditu. Halaber, berak eramango du batuta Orkestrak abenduan Austriako Linz eta Bregenz hirietako eta Alemaniako Munich hiriko areto ospetsuetara egingo duen nazioarteko biran.

Partekatu

Beste berri batzuk