Banakako topaketak BasqueTrade & Investment Kanpo Sarearekin

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

2024ko azaroaren 4, 5 eta 6an GIPUZKOAN, BIZKAIAN, ARABAN

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak – Basque Trade & Investmentek nazioarteko ordezkarien aholkularitza aditua eta euskal enpresaren nazioartekotzea indartzeko beharrezko tresnak jartzen ditu zure esku. Kanpora ateratzeko prozesu osoan, enpresa bakoitzaren neurrira prestatutako zerbitzuak eskaintzen ditu, erronka berriak irekitzeko, sendotzeko eta hazteko prozesua erraztuta.

Sareak 90 herrialde baino gehiagotan du presentzia eta lan egiten duen merkatu bakoitzaren inguruko ezagutza aditua eskaintzen du. Hala, oztopo posibleak identifikatu eta proiektu bakoitzerako egokienak diren ibilbide eta prozedurak diseinatzen laguntzen du.

Nazioarteko ordezkariekin egingo diren topaketez gain, parte-hartzaileek BasqueTrade & Investment Bilbaoko sektore-arduradunekin hitz egin ahal izango dute, eta kanpoan hazteko estrategiak nola indartu azalduko dute.

24 herrialde bildu dira zurekin Euskadin zure negozioa bultzatzen laguntzeko. Eskatu zure hitzordua gaur!

30 minutuko bilerak zure intereseko nazioarteko merkatuetan lan egiten duten profesionalekin, funtsezko alderdi hauei buruzko aholkularitza jasotzeko:
• Zure eskaintza atzerriko merkatuetan txertatzea.
• Tokiko araudi erregulatzaileak.
• Herrialde horietan proiektu berriak abiarazteko bideragarritasuna.
• Kontaktu baliotsuak: bezeroak, merkataritza-agenteak, banatzaileak.
• Negozio-aukerak.
Herrialdeak: Alemania · ASEAN (Singapur) · Argentina · Australia · Brasil · Kanada · Txile · Txina · Kolonbia · Hego Korea · Eslovakia · Estatu Batuak · Frantzia · India · Italia · Irlanda · Japonia · Mexiko · Polonia · Erresuma Batua · Txekiar Errepublika · Turkia · Ukraina · Uruguai

Sektoreak: Automozioa eta Metalezko Eraldaketa/Makina-erreminta eta Aeroespaziala/Biozientziak, Osasuna eta Elikadura/Energia eta Ingurumena/Teknologia Elektronikoa eta Ezagutza Aplikatua/Trena/Beste batzuk…

Partekatu

Beste berri batzuk