Bartzelonako Unibertsitateko Enric Brillas izan da Elektrokimika Taldeko 2019ko “CIC energiGUNE Ikerketa Zientifiko” Sariaren irabazlea
Teófilo Rojo Elektrokimika Saileko Zuzendari Zientifikoak eta Asier Urzelai CIC energiGUNEko Pertsonen Zuzendariak eman diote saria asteazken honetan, Espainiako Kimika Errege Elkartearen XL. Topaketaren barruan Huelvan egin den ekitaldian
Enric Brillas Bartzelonako Unibertsitateko ikerlariak, Espainiako Kimika Errege Elkartearen 2019ko Elektrokimika Taldearen “CIC energiGUNE Ikerketa Zientifikoa” saria jaso du asteazken honetan, uztailaren 10ean. RSEQ erakundearen XL. topaketa dela eta Huelvan egin den entrega ekitaldian, Euskadiko zentroko Teófilo Rojo Elektrokimika Saileko Zuzendari Zientifikoak eta Asier Urzelai Pertsonen Zuzendariak hartu dute parte.
Sariaren helburua Elektrokimikaren alorrean ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa bultzatzea da, eta 4.000 euro banatzen ditu. Epaimahaiaren iritziz, Bartzelonako Unibertsitateko Enric Brillas Cosok aurkeztu duen proiektuak merezi izan du saria irabaztea.
Brillasek aurkeztutako hautagaitzako kideak hauek dira: Pere Lluís Cabot Julià, José Antonio Garrido Ponce, Rosa María Araujo Boira, Rosa María Palmira Rodríguez González, Francisco Andrés Centellas Masuet eta Ignacio Sirés Sadornil, guztiak ere Bartzelonako Unibertsitatekoak.
Huelvako Unibertsitateko Jacobo del Barco Pabiloian egin den ekitaldia, Espainiako Kimika Errege Elkartean Elektrokimikan Espezializatuta dagoen Taldearen XL. bileraren barruan dago. Bertan, arlo horretako adituek hartzen dute parte. Euskadiko CIC ordezkatuz, Teófilo Rojo Elektrokimika Saileko Zuzendari Zientifikoa eta Asier Urzelai Pertsonen Zuzendaria joan dira, eta epaimahaiko kide gisa ere aritu dira.