SPYROk Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioak ematen duen ETE Berritzailearen zigilua lortu du

Albisteak, Gipuzkoa

Euskal teknologikoak produktuaren garapenean duen I+Ga aitortu du

Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioak enpresa txiki eta ertainen ETE Berritzailearen kategoria eta zigilua eman dio SPYROri, produktu berriak garatzeko egiten duen berrikuntza aitortuz. Egoitza nagusia Gipuzkoako Parke Teknologiko eta Zientifikoan duelarik, SPYRO espezializatuta dago soluzio informatikoen sorkuntzan eta integrazioan, industri, merkataritza eta zerbitzu erakundeen negozio prozesuen kudeaketa optimizatzeko.

ETE Berritzailearen zigiluaz gain –berez, hiru urteko balioa dauka–, SPYROk softwareen fabrikatzaile eta ezarle moduan duen ibilbidea hainbat kalitate ziurtagirirekin saritu izan da, horien artean egonik ISO-9001, CMMI (Capability Maturity Model Integration), Softwarearen Garapenaren Kalitateagatik, edo Euskaliten Urrezko Q-a, Kudeaketaren Bikaintasunagatik.

Konpainiaren zuzendari nagusi Ricardo Gonzalez Lafuente pozik agertu da euskal teknologikoaren I+G lanaren sari berri horregatik, eta enpresaren produktu nagusiaren berrikuntza eta eboluzioa azpimarratu ditu: SPYRO, azken urteetan zehar.

“Gure produktua dagoeneko ez da enpresa kudeatzeko software arrunt bat (ERP). Gaur egun, enpresaren esparru guzti-guztiak integratzen ditu, eta, ondorioz, elkarren arteko sinergiak aprobetxatu daitezke. Eta hori guztia, zerbitzurako software eredu jakin batekin (hodeiko plataforma bat). SPYRO 360 esaten diogun horretarantz zuzentzen ari gara, hau da, erakundearen esparru guztiak integratzera”, azaldu du.

Ildo horretan, Ricardo Gonzalezek azpimarratu duenez, gaur egun, negozio gehiago eta hobeak egiteko balio erantsiaren oinarrian dago aro digitalak ematen dituen ezin konta ahala aukerei etekina ateratzea. “Egiazko eraldaketa bat datorkigu, eta eraldatzeko erabakia hartzen ez duen hura atzean geratuko da. Guri dagokigunez, SPYRO 360rekin erakunde baten esparru guztien eraldaketa digitalean laguntzen dugu”, nabarmendu du.

Partekatu

Beste berri batzuk