Basque Advanced Informatics Laboratory – BAILab aurkeztu da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean
Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Informatika Fakultateko sei ikerketa taldek osatzen duten BAILab-Basque Advanced Informatics Laboratory-ren aurkezpena hartu du Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak. BAILab UPV/EHUko Prestakuntza eta Ikerketa Unitate bat da, disziplina anitzeko ikerketa proiektuak modu koordinatuan sustatzea helburu duena, giza baliabideak zein baliabide teknikoak optimizatuz eta ikerketaren kudeaketa hobetuz lortu nahi dena. Unitatearen asmoa da beste ikerketa unitate batzuekin lankidetza hitzarmenak egitea, ikerketa, garapen eta prestakuntzako proiektuak elkarlanean garatzeko.
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako enpresetako eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlariek hartu dute parte aurkezpenean.