Basque Consortium-ek administrazio integraturako oinarriak aurkeztu ditu MUNDURA BEGIRA Biltzarrean

Bizkaia

Eusko  Jaurlaritzak,  Foru  Aldundiek  eta  hiru  merkataritza  ganberek  MUNDURA  BEGIRA  Biltzarraren  II.  edizioan  aurkeztu  dute  elkarrekin  bultzatutako  ekimen  hau,  gaur  bertan  Donostiako  Kursaaleko  Biltzar  Jauregian;  egitasmo  horrek  finkatzen  ditu  administrazio  integraturako  oinarriak

Basque-Consortium-ponentes-1Arantxa  Tapia  Ekonomia  Garapen  eta  Azpiegituretako  sailburua,  Markel  Olano  Gipuzkoako  ahaldun  nagusia  eta  Pedro  Esnaola  Gipuzkoako  Bazkundeko  presidentea  izan  dira  erakundeen  ordezkari  gorenak  nazioarteko  merkataritzaren  azken  berrikuntzen  berri  jakitera  hurbiltzen  diren  euskal  enpresen  urteko  topaketa  honetan. 500  enpresa  baino  gehiago  bertaratu  dira  Biltzarrera,  aurten  ere  gai  mamitsuak  jorratu  baitira:  ETE-en  nazioartekotzean  eragina  izan  dezaketen  aldaketa  eta  joera  globalak;  industria-zibersegurtasuna  eta  nazioartekotzeari  arrakastaz  ekiteko  gaitasun  profesionalak. SPRI  Taldeko  Nazioarteko  Sareko  teknikariek  eta  aholkulariek  340  bilera  pribatu  izan  dituzte  bost  kontinenteetako  merkatuetan  bidea  egiteko  interesa  duten  enpresetako  ordezkariekin.

Irakurtzen jarraitzea

Partekatu

Beste berri batzuk