BASQUE FOOD CLUSTERek Kluster Egunaren edizio berri bat ospatuko du, lehiakortasuna sustatzeko talentua erakartzea eta leialtzea ardatz hartuta

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Elkarteak elikagaien balio-kateko 400 profesional inguru biltzen ditu

Elikaduraren EAEko enpresek aurreikusten dute kontratazioak % 13 inguru igoko direla datozen urteetan, belaunaldi-erreleboari aurre egiteko

Talentua erakartzea eta haren fidelizazioa lehiakortasun-faktore nagusietako bat izango dira, Euskadiko elikagaien sektoreak datozen urteetan hazten jarraitu eta erronka berriei aurre egin ahal izateko. Ardatz horren inguruan, Cluster Egunaren jardunaldia egin da, BASQUE FOOD CLUSTERek antolatutako euskal elikadura-katearen urteko topaketa.

BASQUE FOOD CLUSTEReko Bazkideen Batzar Nagusia ere izan da ekitaldian. Elkarte hori erreferentea da sektorean, eta gaur egun 132 enpresa eta erakunde ditu bere sozietate-oinarrian, elikaduraren balio-kate osokoak. Era berean, enpresa elkartuen produktuen eta zerbitzuen erakusketa-Dastaketa tradizionala egin da. Gune hori, Cluster Egunaren edizioetan zehar, ezinbesteko topagune bihurtu da euskal elikadura-kateko profesionalentzat.

Jardunaldiaren hasieran, Manu Giner BASQUE FOOD CLUSTEReko presidenteak elkartearen hazkundea nabarmendu du, azken urtean sustatutako hamar berrikuntza-proiektu azpimarratuz. Proiektu horiek gure bazkideen entzute eta beharrizanetik abiatuta eraiki dira. Hazkunde horrek agertoki berriei aurre egitera bultzatzen du klusterra, eta agertoki horiek hurrengo 2024-2027 Plan Estrategikoan zehaztuko dira. Horien artean, garrantzi berezia emango zaio talentua erakartzeari eta leialtzeari.

Beste sektore batzuekin lehiatzen gara talentu beragatik. Manu Ginerrek adierazi duenez, ikasi egin beharko dugu tresnak, kudeaketa-ereduak eta enpresa-kultura berria garatzen, gure enpresek langileek eskatzen dutena eskatzera bultzatzen, belaunaldi-erreleboari nola heldu pentsatzen eta enpresetako zuzendaritza nagusian emakumeen presentzia orekatzen.

Azkenik, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak itxi du jardunaldia.

Partekatu

Beste berri batzuk