Basque Industry 4.0 ekitaldiaren bigarren edizioarekin Eusko Jaurlaritzak topagune bat finkatu du laugarren iraultza industrialaren inguruan

Gipuzkoa

basque-industry-rueda-prensaEnpresa, industria eta teknologia alorretako 800dik gora eragilek dagoeneko baieztatu dute Bilbon izango direla urriaren 14an, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailak sustatu eta SPRIk antolatutako ekitaldian. Ekitaldi horren helburua da enpresen egokitzapena bultzatzea  informazio-teknologia berriak integratu ditzaten beren produkzio prozesuetan. Jardunaldian hogei ekitaldi egingo dira, zeintzuetan puntako enpresek eta Euskadiko teknologi zentroek aukera izango duten nazioarteko esperientziak eta kasu arrakastatsuak azaltzeko. Horrez gain, tailerrak eta erakusketa eremu bat ere antolatu dira, 4.0 industriaren esparruan lanean ari diren euskal konpainien adibide praktikoak erakusteko. Arantxa Tapia sailburuak irekiko du jardunaldia eta Euskadik esparru horretan abiatua duen estrategia azalduko du; hizlari nagusia Wolfgang Dorst aditu alemana izango da, BITKOM patronal teknologikoko 4.0 Industria Departamenduko arduraduna. Jardunaldiko hastag #basqueindustry40 izango da eta streaming bidez emango da.

Basque Industry 4.0, euskal industriaren meeting point-a” izenburupean, Ekonomia Garapen Sailak iaz hasitako topaketaren bigarren edizioa antolatu du SPRIren bitartez. Ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da, eta bere helburua da enpresen egokitzapena bultzatzea bat egin dezaten produkzio-prozesuetan EIKTak (Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak) integratzeko prozesu geldiezinarekin. Laugarren Iraultza Industriala izenaz bataiatuta dagoen prozesu horri buruzko bigarren jardunaldia urriaren 14an egingo da eta bertan hogei hitzaldi eskainiko dira, zeintzuetan baita ere erakutsiko diren Euskadiko konpainiek izandako nazioarteko esperientziak eta kasu arrakastatsuak. Erro sendoak botatako gertakaria da, inondik ere, oraindik hasteko bi aste falta diren arren, jadanik badirelako enpresa, industria eta teknologia arloetako 800dik gora eragile izena emanda.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk