Yutong-ek, munduko autobus-fabrikatzaile handienak, Lantek aukeratu du

Araba

Urtean 60.000 autobus baino gehiago irteten dira Yutong Txinako enpresak Zhengzhou hirian duen lantegitik. Kopuru horri esker, munduko autobus-fabrikatzaile handiena da, eta 120 herrialdetan baino gehiagotan ditu unitateak martxan eta sektoreko Txinako merkatuaren % 30 baino gehiagoko kuota du.

3D Tour busYutongek urteko aurrekontuaren % 4 inguru berrikuntzarako erabiltzen du eta Lanteken esku utzi du ekoizpen-sistemaren eraginkortasuna hobetzeko konfiantza. Horretarako, Lantek Expert txertatu du laserreko, plasmako eta zizailako makinetarako. “Yutong-en nestingeko algoritmo aurreratua ezarri da zizailatze-prozesua optimizatzeko. Horrela, makinaren prozesuan eraginkortasuna eta materialaren aprobetxamendua maximizatzea lortzen du. Hori lortzeko, kokatu baino lehen, aurre-kalkulu konplexuak egiten dira txaparen tamaina optimoak eta piezak ipintzeko estrategiarik onena zehazteko, betiere, txaparen orientazio-aldaketak murrizteko”, adierazi du Mr. Liu-k, Shanghain Txinako Lanteken arduradunak.

Lantek, metalaren industriarako eta makina-erremintaren sektorerako CAD/CAM/MES/ERP software irtenbideen  garapenean eta merkaturatzean mundu mailako liderra, egunean 145 modelotako 310 autobus fabrikatzen dituen Txinako multinazional honen hornitzaileetako bat bihurtu da. Joseba Pagaldai Lantekeko zuzendari komertzialaren arabera, “Yutongen konfiantza aurrerapen garrantzitsua da gure enpresarako eta nazioarteko garapena finkatzen du hau bezalako sektore estrategikoan, hau da, automozioan, munduko ekonomia nagusietako batean. Salmenta honek lehian dugun abantaila nagusietako bat ere islatzen du, hau da, gure zerbitzuak bezero bakoitzaren beharretara egokitzea.”

Partekatu

Beste berri batzuk