Bat egin trantsizio ekologikoarekin eta ekonomia zirkularrarekin
Jardunaldiak, tailerrak eta ikastaroak
Ekonomia zirkularrak hainbat eta hainbat onura eskaintzen dizkie erakundeei, baina, batez ere, enpresen irabaziak nabarmendu behar dira, baliabideak optimizatzeko aukera ematen baitu, lehiakorragoak izateko. Gainera, klima-aldaketaren ondorioak arintzen laguntzen du
Aurrez aurre, Mondragon Unibertsitatearen egoitzan (Euskadiko Teknologia Parkeen Hernaniko Campusean) eta Arrasaten, bai eta online modalitatean ere, Mondragon Unibertsitateak trantsizio ekologikoari eta ekonomia zirkularrari buruzko ikastaro bat antolatu du, Gipuzkoako era guztietako erakundeei zuzendua eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurunearen Departamentuak finantzatua.
Ikastaroaren helburua da parte-hartzaileak gaitzea trantsizio ekologikoak eta ekonomia zirkularrak beren erakundeei eskaintzen dizkieten aukerak hauteman eta aprobetxa ditzaten. Horrela, enpresak izango dira eraldaketaren protagonista; prest egongo dira ekonomia zirkularrerantz aurrera egiteko neurririk eraginkorrenak identifikatu eta aplikatzeko.
INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO, SAKATU HEMEN