Batzar nagusiarekin Innobasqueren bigarren zikloa hasi da

Bizkaia

> Lehendakariak Innobasqueko Ohorezko Lehendakaritza onartu du

> Batzar Nagusian, Innobasqueko bazkideen parte-hartzearekin, Zuzendaritza Batzordea berritu da, 16 kideko Batzorde Betearazlea sortu da eta Guillermo Ulaciak presidente izaten jarrai dezala erabaki da.

> Honela, beste ziklo bat hasi da, eta Innobasquek bere ahalmen guztia hedatuko du plataforma publiko-pribatu gisa, protagonismoa emanez bere Batzorde Betearazle berriari.

Batzarrak Innobasque indartu eta hazteko bigarren zikloari ekiteko mandatua eman dio Guillermo Ulaciari, bere agintaldian zehaztu baitira erakundeak aurrean izango dituen erronka berriak. Horretarako Batzorde Betearazle berria izango du; izan ere, hau sortzea Estatutuetan ezarrita zegoen zerbait da, eta zeregin protagonista izango du ziklo berri honetan, orain hedatuko baita erakundearen ahalmen guztia itun edo aliantza publiko-pribatu estrategiko gisa; bere helburua, Eusko Jaurlaritzak onarturiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2015 Planean agertzen den bezala, hauxe da: “berrikuntza-sistemaren jarraipen eta ebaluazio iraunkorra egitea […] gure herrialdeko erronka ekonomiko eta sozial handiei aurre egiteko, etengabe hobetzeko eta kultura berritzailea gizarteratzeko bokazioarekin”. Helburu horiek hasieratik Innobasqueren Estatutuetan jasota egon diren eginkizunetan sakontzen dute.

Dagokion misio edo eginkizuna bete ahal izateko, Batzorde Betearazlea sortu da, lehen mailako eta proiektu honekin konprometituriko 16 kide indartsuz osatua.

  • Iturria: Innobasque
  • Data: 2012/05/22

Partekatu

Beste berri batzuk