BBD Biophenix, Nesplora eta Proyelia, hiru enpresa berri Gipuzkoako Zientzia eta Teknologi Parkean

Gipuzkoa

  • Gaur goizean egin da enpresa berrien harrera eta aurkezpen ekitaldia.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak, azken hilabeteetan bertan kokatu diren hiru enpresa berriren harrera eta aurkezpen ekitaldia egin du gaur goizean: BBD Biophenix, Nesplora eta Proyelia dira, hain zuzen ere, aurkeztutako enpresa berriak.

BBD Biophenix, Biobide enpresatik sortutako konpainia berria da, enpresa hartan lortutako ezagutza eta azpiegiturak baliatu dituena Biobidek utzitako bideari ekiteko. Zebra arrainarekin ikerketa egiten du BBD Biophenixek, batez ere bioteknologia, kimika eta botika-industria sektoreetarako.

Nesplora, neurozientzietako konpainia da, jokabidearen ikerketa objetiborako tresnak garatzen dituena. Zientzia kognitiboen ikerketa eta teknologia berrien ikerketa uztartzen ditu Nesplorak, tresna berri hoiek asmatzeko.

Proyelia azkenik, enpresa-injiniaritzan aditua da; zuzendaritza estrategiak eta prozesuen arintzearekin balioa sortzen dute, erakundeen errendimendu eta arrakasta hobetzeko. Bere jarduera ildoak honako hauek dira: SaaS zerbitzua “Software as a service” –lainoan zerbitzuak garatzea telekomunikazio aurreratuen erabilpenaren bidez-, zuzendaritza trebakuntza eta laguntza, eta Enpresa-injiniaritzako tresnen barne garapena eta merkaturatzea.

Raquel Ubarrechena, Parkeko zuzendariordeak egin die harrera enpresa kokatu berriei, hamabost pertsona baino gehiagoren partehartzea izan duen ekitaldian.

Partekatu

Beste berri batzuk