SPRIk ekintzaileentzako lehen barnetegia antolatu du Araban

Gipuzkoa

  • Ekintzaile berritzaileei zuzenduriko barnetegi honetan, gako batzuk emango zaizkie beren negozio eredua diseinatzen laguntzeko, metodo kontrastatu eta arrakastatsuak irakatsiz.
  • Startup Barnetegia abenduaren 16tik 17ra egingo da Murgian, Arabako Eraberrikuntza Industrialdearen (CEIA) koordinaziopean.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, SPRI-EAEko Garapen Agentziaren bidez, ekintzaileei zuzendutako lehen barnetegia antolatu du, barnetegi horren bidez beren negozioa abiarazten eta beren ideien bideragarritasuna aztertzen laguntzeko.

StartUp Barnetegia 24 orduko tailer trinko bat da eta praktikan oinarriturik dago negozio ereduak diseinatzen eta prototipatzen irakasteko. Parte-hartzaileek beren ideiak landuko dituzte eta benetako kasu arrakastatsuak aztertuko dituzte. Barnetegiaren helburua da ekintzaileen proiektuak azkartzea metodologia kontrastatuak erabiltzen irakatsiz, metodologia horien bidez ekintza planak eta negozio ereduak diseina ditzaten.

Hona hemen eredu horren bidez lortuko dituzten zenbait baliabide: etorkizuneko ekintza plana egiteko proposamena -esperimentatu eta baliozkotzeko-, negozio ereduaren eskema bat eta negozio aukera berriak identifikatzeko metodo bat.

Startup Barnetegia abenduaren 16 eta 17an izango da Murgian, Araban. Askoz jota 14 lagunek parte hartuko du barnetegian, non aukera izango baitute beren negozio ideiak lantzeko eta talde dinamikak, simulazioak eta role playing metodologia erabiltzeko.

Barnetegia orain dela sei urte abiarazi zen, teknologien potentziala erakusteko hainbat sektoretako profesionalei. Eredu arrakastatsua da, urteen puruz hobetu egin dena; orain eredu hori startup-en mundura eraman da eta ekintzaileei zuzendutako lehen barnetegi “pilotua” antolatu da.

Partekatu

Beste berri batzuk