BCAREk bere hedapen fase berriarekin jarraitzen du, baterien industriarako zerbitzuen katalogo osoena eskaintzen duen webgune berria martxan jarriz

Albisteak, Araba

Duela gutxi, hazkunde-etapa berri horri aurre egiteko bere bulegoak Euskadiko Parke Teknologikoaren Vitoria-Gasteiz Campuseko Ada Lovelace eraikinera eraman dituen CIC energiGUNEren spin-offak, “baterien inguruko guztiaren ezagutzan lortutako heldutasuna, teknologien hautaketatik hasi eta analisi post-mortem-era”, bezeroei eta merkatu potentzialei hurbiltzea du helburu.

BCAREk, energiaren biltegiratzearekin erlazionatutako industriari balio erantsiko zerbitzuak emateko CIC EnergiGUNEtik sortutako spin off-ak, www.bcaremb.com webgunea berritu du, bateriekin erlazionatutako zerbitzu eta produktuen katalogo handiena jasotzeko. “Horrelako tresna eraginkorra eta aldakorra izatera behartzen gaituen heldutasun-maila lortu dugu, bost urte hauetan lortutako ezagutza guztia islatu ahal izateko, eta, aldi berean, gure bezeroei energia elektrikoa biltegiratzeko gailuen inguruan sortzen zaien edozein beharrizanaren aurrean soluzio eraginkorra eskaintzeko”, adierazi du Soraya Romo Díez BCAREko zuzendari nagusiak.

Webgune berriak konpainiaren produktuen eta zerbitzuen katalogoaren xehetasun zehatzak biltzen ditu, erabiltzailearentzat esperientzia hobea eskaintzen duen eta BCAREren jarduerari buruzko funtsezko informazio guztia aurkitzea errazten duen hobetutako gunearen bidez. Era berean, albiste interesgarriak eta lantaldea hazten ari den une honetan pertsona kualifikatuak sartzeko funtsezkoa izango den enplegu-kanal berria jasotzen ditu.

Javier Olarte BCAREko CEOak gogorarazi duenez, “iaz % 72 handitu genuen fakturazioa, 1,33 milioi euroko baliora helduz”. “Webgunea enpresaren errealitate berrira egokitu behar zen, eta gure zerbitzu eta produktuei ez ezik, hain azkar hazten lagundu diguten kasu arrakastatsuei ere lekua egin behar zitzaien”, ziurtatu du Olartek. Ekimen hori konpainiaren hedapen-estrategiaren barruan kokatu du. Horren ondorioz, CIC energiGUNEren egoitzatik Ada Lovelace eraikinera lekualdatu berri ditu bere bulegoak, Vitoria-Gasteiz Campusean bertan.

Horrela, BCAREren webgune berria tresna indartsua bihurtu da. Konpainiaren zerbitzuen katalogo zabala dago bertan, baterien eta horien etapen bizi-zikloari lotutako edozein beharrizani zuzenduta. Horren barruan sartzen dira teknologien hautaketa eta elementu teknikoen definizioa, eta gailuen bigarren bizitzaren eta post-mortem azterketa.
Era berean, webgunean baterien bizitza erabilgarria handitzera bideratutako produktuak kontsulta daitezke, edozein biltegiratze-sistemak izan ditzakeen gorabeherei eta arazoei aurrea hartzea ahalbidetuz.

Webgunean eskuragarri egongo diren produktuen artean BCARE serieko lehen produktuak daude, hala nola back-up aplikazioetarako LiFePO4 teknologiako “battery pack”-ak eta gailuaren parametroak monitorizatzeko, egoera optimoan mantentzeko eta degradazio potentziala aurreikusteko gai diren eta mantentze- eta ordezkapen-lanak murrizten dituzten baterien diagnostiko-moduluak. Produktu horiek dira, konpainiaren portfolioaren gainerakoarekin eta zerbitzuekin eta kasu arrakastatsuekin batera, “konpainia nazioarteko partner eta merkatu berrietara sartzea erraztea bilatzen duen” webgune berriaren oinarria, Soraya Romo Díez zuzendariak ziurtatu duen bezala.

Partekatu

Beste berri batzuk