BCAREk energiaren biltegiratzearen arloko erreferentziako start-up gisa zuen posizioa finkatu du AIC Nexten elkartu den automobilgintza industriaren aurrean

Albisteak, Araba

CIC energiGUNEn sortutako spin-off-ak AIC Next – Creativity, Innovation and Values-en antolatzaileen gonbidapena jaso du, sektoreko enpresei, energiaren biltegiratzearekin erlazionatutako balio handiko zerbitzuen proiektua ezagutarazteko

Gaur eta bihar artean modu birtualean egingo den ekitaldiak enpresak, start-up-ak eta venture capital-ak biltzen ditu, automobilgintzaren egoera aztertzeko eta erronketarako erantzunak planteatzeko

BCARE, energiaren biltegiratzearekin erlazionatutako industriari balio erantsiko zerbitzuak emateko CIC EnergiGUNEtik sortutako spin off-a, gaur eta bihar artean automobilgintzak mugikortasun elektrikoaren erronkaren aurrean duen egoera aztertuko duen diziplina anitzeko taldeko parte izateko aukeratu den start-up-etako bat da. Formatu birtuala izango duen topaketa AIC-Automotive Intelligence Center-ek bultzatutako AIC Next ekimenaren barruan dago.

“Aukera ezin hobea da ikerketa lana abian jarriz industriaren beharrei erantzuna emango dien ekosistema eraginkorra sortzeko”, adierazi du Soraya Romo Diez BCAREko Zuzendari Nagusiak. “Gure start-up-a hori lortzeko apustu garbia da, eta uste dugu AIC Nexten egotea horren froga dela”.

Izan ere, AIC Nexten seigarren edizioaren goiburu nagusia zuzenean lotuta dago BCARE denboraldi laburrean sektorerako erreferentziazko start-up gisa finkatu duten proposamenekin. “Egungo mugak gaindituko dituen eta erronka berriei aurre egiteko prest egongo den ekosistema sortzea gure DNAn dago”, esan du Javier Olarte BCAREko CEOak. “Guk industriarako proiektuak garatzen ditugu, energia biltegiratzearen kudeaketa arazo bat ez izatea nahi dugu, enpresentzako aukera bat baizik”.

Automobilgintzaren ikuspegitik, BCAREk irismen handiko lehia arloko abantailak eskaintzen ditu, energia-biltegiratzea optimizatzean oinarrituta, bezeroei laguntza integrala emateko zerbitzuaren bitartez. Ildo horretan, BCAREk uste du kudeaketa aurreratuko ereduak ezinbestekoak direla baterien bizitza erabilgarria eta segurtasuna hobetzeko.

Oro har, BCAREk bateriaren segurtasuna eta errendimendua optimizatzeko soluzioak lortzean oinarritzen du bere jarduera, analisi aurreratuen eta gailuen osasuna iragartzeko ereduen bitartez. Horretarako, Europako garrantzitsuenen artean dauden CIC energiGUNEren karakterizazio eta diagnostiko arloko instalazio aurreratuen euskarria du.

Mugikortasun elektrikoari dagokionez, BCAREk bezero bakoitzaren energia sistemak pertsonalizatzen ditu, analisi prozesu osoa barne hartuz eta ibilgailu elektrikoa kargatzeko mota guztietako egituretarako zehaztapen osoak sortuz. Ildo horretan, AIC Nexten egoteak ateak irekitzen dizkio energia biltegiratzeko prozesuen kudeaketan aurrera egin nahi duten enpresekiko lankidetzari, eta baita start up-ak garatutako teknologia sustatzen lagunduko duten aukera berriak sortzeari ere.

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk