Behe Kalifornia Estatuko ordezkaritzak Teknologi Parkea bisitatu du

Bizkaia

Bizkaiko Teknologi Parkeak Mexikoko Behe Kalifornia Estatuko ordezkaritzaren bisita jaso du. Alejandro Mungaray, Garapen Ekonomikorako Estatu Idazkaria eta Oscar Jesús Escobedo, Turismoko Estatu Idazkaria izan dira ordezkaritzaren buru. Ensenadako herrian Teknologi Parke bat egiten ari direla eta, Bizkaiko Teknologi Parkearen eredua bertatik bertara ezagutzea izan da bisitaren helburu nagusia.

Francisco Berjón, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidenteak egin die harrera ordezkaritza osatzen zuten kide guztiei eta aurten 25 urte betetzen dituen Bizkaiko Teknologi Parkearen bilakaera azaldu die.

Partekatu

Beste berri batzuk