BeParke Klubako bazkideentzat abantaila berriak

Albisteak, BeParke

BeParke Kluba hazten eta hobetzen ari da eta horregatik komunitatearen parte direnentzat aukerak zabaltzea du helburu. Oraindik bazkide ez diren pertsonak klubak eskaintzen dituen abantailak eskuratu  ahal izango dituzte.

Nabarmendutako berrikuntzak:
Hemendik aurrera, BeParke Klubako kideek jarduera, ekitaldi eta tailer askotan izen-emateak doan egiteko aukera izango dute.

Gainera, urteko kuotaren prezioa 48 eurokoa izaten jarraituko du, klubaren abantaila guztiez prezio egokian gozatzeko aukera emanez.

BeParke Klubaren parte izatearen abantailak:

  • Jarduera askotan doako izen-ematea.
  • Ongi-etorri oparia.
  • Entrenamendu-plan birtuala running, txirrindularitza, igeriketa eta triatloian.
  • KLUBA aplikazioaren erabilera esklusiboa, jarduerak kudeatzeko eta klubeko azken albisteen berri izateko.

BeParke Klubarekin bat egin, eta kirol, kultura, teknologia eta ongizatearen alde egiten duen komunitate baten parte izan!

INFORMAZIO GEHIAGO

Partekatu

Beste berri batzuk