BeParke Klubaren hurrengo jarduerak
![](https://parke.eus/wp-content/uploads/2024/09/EUSKOTEK-OCTUBRE-2024.jpg)
BeParke Klubetik datozen hilabeteetako jardueren egutegia ezagutzera eman nahi dizugu, kirolzale eta gastronomiazaleentzat eskaintza ezberdinekin. Programatutako ekitaldien artean, honako hauek nabarmentzen dira:
- Padel txapelketa: Lurralde bakoitzean txapelketa bat, maila guztietako jokalariei irekia.
- Futbol txapelketa Gipuzkoan: enpresetako taldeak Gipuzkoako txapeldunaren titulua irabazteko lehiatuko dira futbol 7 txapelketa batean
- 3×3 saskibaloiko txapelketak: Lurralde ezberdinetako saskibaloiko zaleentzako konpetentzia azkar eta dinamikoak
- Sukaldaritza tailerrak Basque Culinary Centerrekin: Sukaldaritzari buruz ikasteko aukera, tailer esklusiboekin
Ekitaldi horiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan kluba@parke.eus helbidean.