“Berrikuntza eta bikaintasunerako zuzendaritza gaitasunak” programaren hirugarren modulua hartu du Bizkaiko Teknologi Parkeak

Euskalitek, Bizkaiko Teknologi Parkearen laguntzarekin antolatutako “Berrikuntza eta bikaintasunerako zuzendaritza gaitasunak” programak Teknologi Parkean egin du bere hirugarren modulua, hain zuzen ere “Estrategia eta helburuen hedatzeari” buruzkoa. Francisco Berjon, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidenteak hartu du parte Parkeko Auditorioan egindako jardunaldian, Bizkaiko Teknologi Parkeak kalitate eta bikaintasunaren arloan duen eskarmentua aurkeztuz.

Programa hau langabezian dauden eta prestakuntza altua duten 200 pertsona erreminta aurreratu eta kudeaketa metodologietan prestatzeko helburuarekin antolatu da, KnowInn metodologian oinarrituta. Guztira 10 moduluk osatzen dute programa, joan den apirilean hasi zen eta azaroan bukatuko da.