Berrikuntzako Sari Nazionalak deitu dituzte
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa lanean ari da berrikuntzako munduko indizeetan posizio espainiarra hobetzeko. Jarduketa horren esparru gisa, Ministro Kontseiluak 2010eko uztailaren 2an onartu zuen e2i Berrikuntzako Estatuko Estrategia, zeinak helburu baititu, besteak beste, enpresa berritzaileen kopurua handitzea, sektore berrien nazioarteko lehiakortasuna hobetzea eta espainiar gizartea berrikuntzaren kulturan sartzea
Helburu horiek lortzen laguntzeko, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak “Berrikuntza eta Diseinuko Sari Nazional Berriak” sortzea erabaki du, e2i-ren ardatzetan jardunbide egokiak saritu eta bultzatzeko, deialdi hori EBOn argitaratu zen joan den irailaren 28an.
Sari hauetan zazpi modalitate jarri dira; horietako bi Diseinuko Sari Nazionalekoak dira eta gainerakoak, Arrisku Kapitala, Erosketa Publiko Berritzailea, Nazioartekotzea, Giza Baliabide Berritzaileak eta Ibilbide Berritzailea; Berrikuntza bultzatu nahi dute garapenerako gako ekonomiko eta soziala izan dadin.
Horregatik, Teknologia Transferentzia eta Enpresa Garapenaren Zuzendaritzatik animatu egiten zaitut zure hautagaitza Enpresaren jardunei gehien egokitzen zaien modalitatera aurkeztera edo bere ibilbidean Berrikuntza Teknologikoan nabarmendu den hautagaia aurkeztera.
Hautagaitzak aurkezteko epea azaroaren 15ean bukatuko da.
Sari honek aitorpen nazional bat ekar diezaioke, berrikuntzaren bidez eredu produktiboa aldatzeko zure ekarpenari; erakunde publikoak eta enpresa pribatuak berrikuntzaren bidez aldaketa hori egiteko lanean gabiltza.