Beste bi enpresa txertatu dira Arabako Parke Teknologikoko zerbitzuen eremuan
Elproex Internacional eta Human enpresak zerbitzuen eremuan sartu dira. Eremu hori inauguratu berria da Arabako Parke Teknologikoan, bertan kokatutako enpresei zerbitzuak hobetu eta zabaltzeko helburuarekin.
Elproex Internacional Elproex Enpresa Taldeko enpresa-ekimen berria da eta taldeko enpresen aholkularitza estrategikoaz eta laguntza komertzialaz arduratzen da jarduera jatorrizko lekutik urrun dauden herrialdeetan garatu eta bertan finka daitezen. Maroko, Aljeria, Tunisia, Dubai, Oman Arabia… herrialdeetan duen zereginaren ideia nagusia enpresa-diplomaziaren ezagutzetan oinarritzen da, atzerriko merkatuetan arrakastatsua izateko beharrezko baldintzak sortuz. Bestalde, nazioartean erakundeen helburuak lortzen laguntzen du. Elproex Internacional Parkeko zerbitzuen eremuan modu estrategikoan txertatzeak enpresak gehien kezkatzen dituen arloetako bat sustatzen du, nazioartekotzea.
Human Management Systems Ikanos Consultores enpresaren marka da eta Giza Baliabideen Aholkularitza-jarduera garatzen du eta erakundeetako aktiborik garrantzitsuenaren bilaketara, aukeraketara eta horiek baloratzera zuzenduta dago: pertsonak. Goi mailako zuzendaritako, bitarteko arduradunen profilak eta profil tekniko espezializatuak biltzen adituak dira. Zerbitzu horiek oso garrantzitsuak dira Parkeko enpresentzat. Human Management Systems-ek ikertzaile, zientzialari eta teknologoen perfilen selekzio eta bilaketarako arlo berezi bat sortu du, Ikanos-en esperientziaz eta zentru teknologiko eta Ebt’kin duen harremanez baliatuz.
Txertatze horiekin, dagoeneko bederatzi enpresa ezarri dira Parkeko Eraikin Nagusiko 14. bulegoan. Zerbitzu hauek eskaintzen dituzte: marketina eta komunikazioa, aholkularitza juridikoa, aholkularitza I+G-ren laguntzetan, arriskuen prebentzioa, deseinua eta ikus-entzunezkoen zerbitzua, eta orain, enpresei aholkularitza ere ematen die nazioartekotzearen eta giza baliabideen arloan.