BIEMH-REN 31. EDIZIOA GOGOTSU ITZULIKO DA

Albisteak, Bizkaia

Lau urteren ondoren, BIEMH anbizioarekin eta berritasunez gainezka bueltan da

AFM Clusterreko 200 enpresek hartuko dute parte Espainiako industria-azokarik indartsuenean

Gaur goizean aurkeztu da BECen BIEMHren 31. edizioa, baikortasun eta ilusio handiko giroan, azokaren azken ediziotik, 2018tik, lau urte igaro ondoren. Aurkezpenean parte hartu dute Xabier Basañez Bilbao Exhibition Centreko zuzendari nagusiak, José Pérez Berdud AFM Clusterreko presidenteak, Xabier Ortueta AFM Cluster-eko zuzendari nagusiak, José Ignacio Ortiz de Urbina AIMHEko presidenteak, eta Thais Basañez-Allende 31BIEMHeko Event Managerrak.

BEC erakustazokak 28 herrialdetako 1.400 enpresa erakusketari hartuko ditu ekainaren 13tik 17ra BECeko sei pabiloiak betez, 2018ko edizio arrakastatsuan gertatu zen bezala.

Makina-erreminten eta fabrikazioko teknologia aurreratuen sektoreak % 18,66ko hazkunde nabarmenarekin itxi du 2021. urtea, 2020ko kopuruen aldean, pandemiaren ondorioz galdutakoaren zati handi bat berreskuratuta. Bestalde, esportazioek are hazkunde indartsuagoa izan dute, 2020 urtearekiko % 23,41 haziz, eta orotara 1.241,47 milioi euro esportatuz. Nazioarteko panorama konplexua izan arren, enpresek lan-zorro interesgarriekin eta jarduera onarekin hasi dute urtea.

AFMko presidente José Pérez Berduden hitzetan, fabrikazio aurreratuko teknologien sektoreak, gure industriak gure lehiakortasunari eusteko berrekipamenduaren beharrari erantzuna emango dionaren aurreikuspenak ditu.

Bisitariek fabrikazio aurreratuko teknologia guztietan azken lau urteotan izandako berrikuntzak ezagutzeko aukera izango dute, hala nola, makina-erremintan, digitalizazioan, 3D       inprimaketan, automatizazio eta robotikan edo mantentze-lanetan.

Bestalde, erakusketa-eskaintza zabal eta espezializatuaz gain, nabarmentzekoa da estatuko eta nazioarteko 230 hizlari baino gehiago biltzen dituen hitzaldi-programa. Additive Talks, ADDIT3D fabrikazio aditiboaren nazioarteko azokarekin, Digital Talksekin, BeDIGITALekin, transformazio digitalerako gunearekin eta IMICekin, mantentze industrialerako gunearekin batera, aurreko urteetatik martxan dauden hitzaldiek aurrera jarraitzen dute.

Berrikuntza Automation & Robotic Talks-en eskutik dator aurten, robotika eta automatizazio gai zehatzekin antolatutako programarekin, eta iTalks industria inspiraziorako saioekin. Era berean, ezin aipatu gabe utzi WORKinn Talent Hub enplegu industrialaren azoka, erakusketa-gune propioa eta eduki berrituak eta indartuak dituena.

Lehen aldiz, BIEMHek Women in Industry hitzaldi-programa izango du, enpresa-arloan eta, bereziki, industria-arloan genero-berdintasunaren beharrari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko gunea.

BIEMHek Fabrikazio Aurreratuko eta Digitaleko Teknologietako Berrikuntzaren 14. Sari Nazionala ere banatuko du, eta makina-erremintetan, osagaietan, osagarrietan eta tresnetan, fabrikazio aditiboan eta 4.0 kontzeptuetan industriari aplikatutako berrikuntzak sarituko dira, baita fabrikazio aurreratura eta digitalera bideratutako startup berritzaileenaren saria ere. Sariek Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dute. Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko diputatua izango da saria emateko ekitaldiaren buru, Galo Gutierrez Industria Ministerioko Industria eta PYMEaren zuzendari nagusiarekin batera.

2022ko edizioan, CITD, Meltio eta Navantia enpresak izango dira partehartzaileak fabrikazio gehigarriaren kategorian; Industria 4.0 kategorian, AD² ADDvance, Hodeia Digital, Muutech, Smartpm, TicTap eta Zayer; makina-erreminten kategorian, Ibarmia, Lagun Machine Tools eta Zayer; eta, azkenik, Nicolas eta Correa eta Soraluce tresnen, erreminten eta osagarrien kategorian.

AFM CLUSTERek fabrikazio aurreratuaren eta digitalaren arloko 700 enpresa baino gehiago biltzen ditu, eta horietatik 200 azokan egongo dira, BIEMHen erakusketa-gunearen zati garrantzitsu bat hartuz.

Partekatu

Beste berri batzuk