Bilboko Merkataritza Ganberak eta Euskaltelek bikaintasuneko enpresa-ereduak zabaltzen dituzte

Bizkaia

  • Euskaltelek 2014ko “Ganberako ostiralak” ekimena babesten du.
  • 2006tik, hainbat sektore sozioekonomikotako 70 profesionalek partekatu dituzte beren esperientziak Bizkaiko enpresekin.

Hitzarmena Euskaltel - GanberaEuskaltelek 2014ko “Ganberako ostiralak” ekimena babesten du, Bilboko Merkataritza Ganberak bikaintasuneko enpresa-ereduak zabaltzeko martxan jarri duena. Ganberak Bizkaiko eta Euskadiko profesionalekin, enpresekin eta erakundeekin osatutako foro bat da, azalpenak emateko, eztabaidatzeko eta gogoeta egiteko sortua.

Bilboko Merkataritza Ganberako idazkari nagusi Juan Carlos Landetak eta Euskalteleko idazkari nagusi Francisco Javier Allendek hitzarmen bat sinatu dute, zeinaren bidez telekomunikazio-operadoreak bat egiten baitu erakunde enpresarialarekin, Euskadiko Ekonomiako sektore adierazgarrienetako zenbait enpresaren esperientziak zabaltzeko lanean.

Juan Carlos Landetak, Bilboko Ganberako idazkari nagusiak, hauxe esan du: “Ganberari ospea eta izena ematen dioten jardueretako bat dira topaketa hauek; aukera ematen dute jarduera ekonomiko eta enpresarialeko protagonisten ezagutza partekatzeko, baita herrialde honen bilakaera sozioekonomikoan erreferentzia diren profesionalen kolektiboekin ideiak trukatzeko ere”.

Bestalde, Francisco Javier Allendek, Euskalteleko idazkari nagusiak, azaldu du Euskaltelek era askotara eusten diola gizartearekin duen konpromisoari, eta era bat dela esperientzia-trukeari laguntzea eta enpresentzat eta pertsonentzat balio handia duten topaketak sustatzea. “Merkataritza Ganberarekin sinatutako hitzarmenari esker, urtebetez manten daiteke enpresa ordezkariekiko zuzeneko kontaktua, eta, hala, ezagutza herritar guztiei zabaltzeko aukera ematen da”.

Aurten, lau topaketa antolatu ditu dagoeneko Merkataritza Ganberak, eta, haietan, energiaren, aeronautikaren eta finantzaren sektoreko eta itsasoko sektoreko zenbait alderdi landu dira.

“Ganberako ostiralak” ekimenaren bederatzigarren denboraldia da. Ekimena martxan jarri zenetik, 66 hitzaldi antolatu dira, 70 hizlari izan dira, eta 4.200 lagun baino gehiagok hartu dute parte eztabaida-foro hori eratzen eta bultzatzen.

Partekatu

Beste berri batzuk