Bilbon bizi eta Arabako Parkean lan egiten al duzu? Zure erosotasuna eta segurtasunagatik, erabili zuzeneko autobus-zerbitzua

Albisteak, Araba

Arabako Teknologia Parkeko langileen elkarteak, “BATEA”k zuzeneko autobus-zerbitzua jarri du enpresetako langile guztien esku Bilbotik Arabako Parkeraino eta alderantziz

Batea langileen elkartea arduratzen da, duela hainbat urtetik, Bilbo eta Arabako Teknologia Parkearen (eta alderantziz) arteko ibilbidea egiten duen linea kudeatzeaz. Horren helburua Parkeko enpresetan lan egiten duten eta Bizkaiko hiriburutik hara joaten diren langileen segurtasuna eta erosotasuna lortzea da.

Bi noranzkotan egiten den ibilbide bakarra da eta goizeko 06:35ean abiatzen da Sarriko auzoko geltokitik. Handik Deustun, Abandon, Zabalburun eta San Adrianen dituen geralekuetara eta Arrigorriaga udalerrira (Gasteizko noranzkoan dagoen zerbitzugunea) iristen da, eta handik Parkeraino (hainbat geltoki ditu bertan). Ibilbidea Gamarran amaitzen du. Itzulerako ibilbidea egiteko, aldiz, Gamarratik ateratzen da 17:25ean eta Arabako Parkean 17:35ean sartzen da. Han ohiko geralekuetan gelditzen da eta Bateako kideek geraleku berriak ere eskatzeko aukera dute. Ibilbidea berriro Bilbon amaitzen du. Astelehenetik ostegunera bitartean funtzionatzen du Zerbitzuak.

Arabako Teknologia Parkeko hainbat enpresatan lan egiten duten eta Bilbon eta inguruko udalerrietan bizi diren langileen talde batek sortu zuen zerbitzua hainbat helbururekin: erosotasuna, segurtasuna, lanpostura egunero egin beharreko joan-etorrietan kostuak merkatzea eta atmosferara igorritako CO2 isurpenak gutxitzen laguntzea (izan ere, honela, errepidez bidaiatzen duten ibilgailuen kopurua gutxitzen da)..

Ordutegiak eta geltokiak ezagutzeko, egin klik Hemen.

Zerbitzua erabiltzeko interesa baduzu edo informazio gehiago jaso nahi baduzu, jarri harremanetan helbide hauen bidez:

javier.arrabal@aernnova.com

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk