Biodonostiak buruko eta lepoko minbizia ikertzeko talde bat sortu du

Gipuzkoa

Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuak Estatuaren iparraldeko ospitaleetan lan egiten duten buruko eta lepoko minbizian espezializatutako profesionalen arteko ikerketa-taldea sortu du, gaixotasun hauen ikerketan aurrera egiteko asmoz.

Biodonostia22-640x428Lan-talde honen lehenengo bilera otsailaren 20an izan zen Biodonostia OIIan, erronka sanitario honetarako soluzioak bilatzeko era eraginkorragoan lan egitea ahalbidetuko duten sinergiak bultzatu, esparru honetako azken aurrerapenak aztertu eta etorkizuneko ikuspegiak arakatzeko asmoz.

Minbiziak 2015ean espainiar biztanleriaren gainean izango duen eragin globala 222.069 kasukoa izango da aurreikuspenen arabera, eta horietatik 16.000 baino gehiago buruko eta lepoko minbiziak izango dira. Biztanleriari gehien eragiten dion zazpigarren minbizi-mota da, eragin handiagoa du gizonezkoengan, eta hilkortasun-tasa handi samarra, 5 gaixotik 2 diagnostikoa egin eta ondorengo bost urteetan hiltzen baitira.

Ekimen honetan, Asturiasko Ospitale Nagusiak, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak, Basurtuko Ospitaleak, Galdakaoko Ospitaleak eta Donostia Unibertsitate Ospitaleak ere parte hartuko dute, besteak beste.

Partekatu

Beste berri batzuk